EHB
Ezintasuna, Heriotza eta Biziraupena

-an argitaratutakoa: 2015/10/01

Heriotza eta Biziraupen prestazioak

Prestazio ekonomiko honek hainbat pertsonarentzat, besteak hil ondoren, eragiten den premia ekonomikoko egoera konpentsatu nahi du.

Prestazio hauek babes jardueraren barne daude, bai Araubide Orokorrarena eta bai Araubide Bereziena.

Heriotza eta biziraupen Prestazioaren titulupean honako prestazio ekonomikoak sartzen dira:


Mutua Universal-ek heriotza eta biziraupena estaltzen du, Lan Istriputik eta Gaixotasun Profesionaletik eragiten denean, honako prestazioak eskainiz:

  • Lan Istriputik eta Gaixotasun Profesionaletik eratorritako ordainketa bakarraren prestazioen kostua gain hartzen du, onuradunari heriotza, heriotzarengatiko laguntza eta senitartekoen aldeko subsidioaren prestazioak oroharreko prezioan zuzenean ordainduz. Ordainketa bakarreko prestazioengatik (heriotzarengatiko laguntza izan ezik), Lan Istriputik eta Gaixotasun Profesionaletik eratorrita, zergak ordaindu behar dira, Pertsona fisikoen errenta gaineko zergaren (PFEZ) 35/2006 Legeko 17.2. artikuluan ezarritako baldintzetan.
  • Lan Istriputik eta Gaixotasun Profesionaletik eratorritako pentsio prestazioen kostua gain hartuko du, dagokion kostu kapitala Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrean eratuz.

Ezintasun iraunkorrengatiko prestazioa

Ezintasun Iraunkorrean langileari agindutako tratamenduaren eraginpean eta alta medikoa hartu ondoren, bere gaitasun laborala gutxitu edo baliogabetzen duen eta objetiboki hautematen diren murrizte anatomiko edo murrizte funtzional larriak aurkezten ditu. Kalifikazio honek ez du ezinduaren lan gaitasunaren berreskuraketa ekartzeko aukera eragotziko, mediku batek ezintasun hau ezezagun edo epe luzera bezela aintzat hartzen badu.

Ondoren datozen zirkunstantziak biltzen dituen langile baten egoera behin-betiko ezintasun bezala hartzen da:

  • Tratamendu mediko batean egon izana
  • Murrizpen anatomikoak edo funtzional larriak izatea.
  • Aurrekoa erabaki objetibo sentibera da (froga medikoekin)
  • Behin-betikoak izan daitezkeela (errekuperazio medikoa posible ez izatea)
  • Lanerako gaitasuna murrizten edo baliogabetzen dutenak

Kasu honetan: Gertakizun profesionalak:

  • Mutuak, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren (GSIN) aurrean hasiko ditu jarduerak, langileak jaso beharreko prestazio ekonomikoa zehazteko.
  • Mutualitateak gain hartu behar ditu Lan Istriputik eta Gaixotasun Profesionaletik eratorritako ordainketa bakarreko prestazioak. Horretarako onuradunari zuzenean ordainduko zaizkio, baldin eta, hala dagokionean, baremoaren araberako kalte-ordainen arduraduna bada, baliogabetzen ez duten lesio iraunkorren kasuan edo oroharreko preziodunena, ezintasun iraunkor partzialeko kasuan.

Ordainketa bakarreko prestazioengatik, Lan Istriputik eta Gaixotasun Profesionaletatik eratorrita, zergak ordaindu behar dira, Pertsona fisikoen errenta gaineko zergaren (PFEZ) 35/2006 Legeko 17.2. artikuluan ezarritako baldintzetan.

  • Mutuak lan istriputik eta gaixotasun profesionaletik eratorritako pentsioen prestazioetako kostua gain hartu behar du, dagokion kapitala eratu Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren bidez, betiere erantzule denean.

Kasu honetan: Gertakizun Arruntak:

  • Legeak, mutuek behin-betiko ezintasunagatik ondorioztatu daitezken prestazio ekonomikoen ordainketa ez onartzea ezartzen du. Horiek GSINen pentzura izango dira.