Behin-betiko ezintasunagatiko prestazioen gainean

-an argitaratutakoa: 2016/02/11

Ezintasun Iraunkorrean langileari agindutako tratamenduaren eraginpean eta alta medikoa hartu ondoren, bere gaitasun laborala gutxitu edo baliogabetzen duen eta objetiboki hautematen diren murrizte anatomiko edo murrizte funtzional larriak aurkezten ditu. Kalifikazio honek ez du ezinduaren lan gaitasunaren berreskuraketa ekartzeko aukera eragotziko, mediku batek ezintasun hau ezezagun edo epe luzera bezela aintzat hartzen badu. 

Ondoren datozen zirkunstantziak biltzen dituen langile baten egoera behin-betiko ezintasun bezala hartzen da:

  • Tratamendu mediko batean egon izana
  • Murrizpen anatomikoak edo funtzional larriak izatea.
  • Aurrekoa erabaki objetibo sentibera da (froga medikoekin)
  • Behin-betikoak izan daitezkeela (errekuperazio medikoa posible ez izatea)
  • Lanerako gaitasuna murrizten edo baliogabetzen dutenak


Kontingentzia Profesionalen kasuan

Mutuak, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren (GSIN) aurrean hasiko ditu jarduerak, langileak jaso beharreko prestazio ekonomikoa zehazteko.

  • Mutuak lan istriputik eta gaixotasun profesionaletik eratorritako ordainketa bakarreko prestazioak gain hartu behar ditu, onuradunak zuzenean jasoko duen ordainketaren bidez, betiere, ezindu egiten ez duen behin-betiko lesioen edo behin-betiko ezindu partzial kasuan kalte-ordainen edo erantzule denean. Lan istriputik eta gaixotasun profesionaletik eratorritako ordainketa bakarreko prestazioak, 35/2006 Legearen 17.2 Artikuluan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) gainean ezarritako baldintzen arabera tributatuko dira.
  • Mutuak lan istriputik eta gaixotasun profesionaletik eratorritako pentsioen prestazioetako kostua gain hartu behar du, dagokion kapitala eratu Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren bidez, betiere erantzule denean.

Kontingentzia Arrunten kasuan

Legeak, mutuek behin-betiko ezintasunagatik ondorioztatu daitezken prestazio ekonomikoen ordainketa ez onartzea ezartzen du. Horiek GSINen pentzura izango dira.

Nola izapidetu prestazio hau?