Nazioarteko
enpresa Atzerrira lan egitera joan behar diren langileentzako informazio orokorra

-an argitaratutakoa: 2015/12/23

Merkatuen globalizazioak Espainiako enpresei bultzatu die proiektuei hirugarren herrialdetan heltzera. Horrek esan nahi du kontratuak lortu eta askotan bertako langileak Espainiatik kanpo mugitu behar direla.

Mutua Universal-ek enpresa elkarkideei laguntzen die nazioartera atera behar diren eta babestutako langileak mugitu behar diren prozesuetan, informazioa eta tresnak esparru honen inguru ekarriz:

Bidaiari unibertsala

Nazioarteko ezbehar-tasaren adierazleak

Zerbitzu honekin, Mutua Universal-etik enpresa elkarkideei kanpora ateratzeko prozesuak erraztu nahi diegu eraikuntza sektorean. Espainiako ezbehar-tasaren adierazleak beste herrialdeetako adierazleekin konparatzeko oso egokiak ez direnez, bilakatze mekanismo bat ezarri behar da, Espainiatik kanpoko enpresek ekarritako datuekin baliokideak diren datuak erabili ahal izateko.

Mutua Universal-ek, Eraikuntzaren Konfederazio Nazionalarekin lankidetzan, Espainian eta AEBetan (mundu mailan erreferentzia herrialdea) aplikatutako sistemen arteko konparazio azterlan bat garatu dugu, eta hortik bilakatze mekanismo bat lortu dugu. Horrek honakoekin lotutako desberdintasunak atzeman ditu: aipatutako herrialdeek erabilitako jakinarazpen metodologia eta praktikak, eta lan istripuen zenbaketa eta erregistroa.

Metodologia honen aplikazioaren bidez, enpresek adierazle baliokideak lortu ditzakete, datu ofizialetatatik abiatuz kalkulatuta, AEBetan erabiltzen ari diren datuekin konparatu daitezkeen adierazle bilakatzeko helburuarekin.
 

Nazioarteko ezbehar-tasaren adierazleak lortzea
Zure adierazleak lortu nahi badituzu, jo ezazu:


Lekuz aldatutako langileen lan arriskuen prebentzioko alderdi orokorrak

Langileak Espainiatik kanpo atera baino lehen, hainbat alderdi hartu behar dira kontuan, besteak beste: lege aplikagarrien esparruko betebeharrak, Gizarte Segurantzako sistema, lan arriskuen prebentzioa, osasun zaintza eta horrekin lotutako alderdiak. Erantsitako dokumentuan orientazio orokorra adierazten da.

Lekuz mugitutako enpresako langileak


Langileak mugitu aurretiko prestaketa eta administrazio kudeaketak

Aurretiko administrazio izapideak

Ondoren, zehazten dira langile bat atzerrira eraman baino lehen jarraitu beharreko urratsak:

Kasu guztietan bete TA300 inprimakia.

EB, EEG (Europako Ekonomia Gunea) edo Suitzako herrialdeak: langileak edo enpresak TA300 inprimakia aurkeztu behar du Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Administrazioetan.

EBko kideak diren herrialdeak: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Kroazia, Zipre, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxemburgo, Malta, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Errumania eta Suedia.

EEGko herrialdeak: Islandia, Liechtenstein, Norvegia.


Erkidegotik kanpoko herrialdeak alde biko hitzarmenarekin eta gainontzeko herrialdeak:

TA300 inprimakia betez gain, bete behar da xedeko herrialde bakoitzari dagokion osagarrizko inprimakia Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren aurrean.

Aldebiko hitzarmena duten erkidegotik kanpoko herrialdeak: Andorra, Argentina, Australia, Brasil, Kanada, Txile, Kolonbia, Ekuador, Estatu Batuak, Filipina, Maroko, Mexiko, Paraguai, Peru, Dominikar Errepublika, Errusia, Tunisia, Ukraina, Uruguai eta Venezuela.

Lekualdatutako langileentzako gida praktikoa (Europako Batzordea). 

Lekualdatutako langileen inprimakiak:

Europar Batasuneko, Europako Ekonomia Guneko edo Suitzako herrialdeetara
Aldebiko hitzarmena duten herrialdeetara
Gizarte Segurantzako Hitzarmen Aldeaniztun Iberoamerikarra duten herrialdeetara
Aldebiko hitzarmena ez duten enbaxada eta kontsulatuetara
Turkiara
Man edo Jersey uharteetara (Erresuma Batua)
Suitzara (hirugarren herrialdeetako nazionalitateetarako - EBtik kanpo)
TA.300 eskaera eredua


Osasun neurriak aplikatzea Espainiatik kanpo mugitutako langileen osasuna babesteko

Viajero Univesal laburpena eskura jarri dizugu. Bertan, informazioa aurkituko duzu atzerrira ateratzen diren langileek aplikatu beharreko osasun neurriak, beste herrialdeetan topatu ditzaketen arriskuen eta baldintzen arabera.

Jarduera zehatzak herrialdeen arabera.

Osasun neurriak, erakundeak eta helbide interesgarriak: Gomendatzen da xedeko herrialdea kontsultatzea lekuz mugitu baino lehen, informazioa eguneratzen baita herrialde desberdinetan aldaketak ematen diren heinean.


Zer egin Espainiatik kanpo istripu bat izanez gero

Atal honetan, nola jardun daitekeen adierazten dugu Mutua Universal-ek babestutako langile batek Espainiatik kanpo istripu bat izanez gero.

Línea Universal 900 203 203. Atzerritik 00 34 93 412 33 67
Lan istripua izanez gero, langileak Línea Universal erabilgarri dauka.

Lesioaren larritasunaren arabera, talde mediko batek artatuko du eta aipatutako telefonozko laguntza zerbitzu horren bidez, lesioa baloratuko du. Medikoki beharrezkoa izanez gero, osasun zentro publiko batera eramatea adieraziko du.
Une horretatik aurrera, lesionatua eraman duten herrialdeko osasunaren mende egongo da.

Kasu larriak edo ospitaleratzea
Línea Universal dagozkion txosten medikoak eskatzeaz arduratuko da, eta horiek, Erabiltzailearenganako Arretarako Zerbitzuaren bidez, enpresaz arduratzen den Mutua Universal mutualitateko laguntza zentrora bidaliko dira, prozesuaren jarraipena burutu ahal izateko.

Kasu arinak
Gomendatzen da istripua izan duen langileak gertuen duen osasun zentro publikora joatea, baliabide propioak erabiliz. 

Osasun prestazioetatik eratorritako gastuak 

Ez da zenbatekorik aurreratuko jasotako osasun laguntzarengatik, aipatutako telefonozko laguntza zerbitzuarengatik, larrialdizko osasun lekualdatze bat aktibatu bada izan ezik, istripuaren lekutik osasun zentroraino. Azken kasu horretan, lekualdatze horrek sortzen duen zenbatekoa, ondoren, Mutua-ri fakturatuko zaio.

EEE, EEG, Suitzako edo aldebiko hitzarmena duela osasun laguntzatik barne dauden herrialdeak: Andorra, Brasil, Txile eta Ekuador eta Maroko, Peru eta Tunisia: bertan osasun laguntza dago bakarrik aipatutako herrialdeetako langile nazionaletzat, Espainiako langile/aseguratuentzat eta bere herrialdera mugitutakoentzat
Behar izanez gero, osasun zerbitzu publikoak edo hitzartutakoak erabili beharko dira. Horiek fakturazioa izapidetuko dute erakunde ofizialen bidez (Espainian, GSIN, eta beste herrialde batean, antzeko erakundea). Xedeko herrialdeko osasun sistematik kanpo, zentro pribatuak erabiliz gero, langileak edo enpresak gain hartu beharko du jasotako osasun laguntzaren kostua, eta ez dira gastuak itzuliko, ezinbesteko larrialdi kasuetan izan ezik.

Aldebiko hitzarmena duten osasun laguntzatik kanpo dauden herrialdeetarako: Argentina, Australia, Kanada, Kolonbia, Estatu Batuak, Filipinak, Maroko (Marokoko nazionalitatea duten langileak izan ezik), Mexiko, Paraguai, Peru (Peruko nazionalitatea duten langileak izan ezik), Dominikar Errepublika, Errusia, Tunisia (Tunisiako nazionalitatea duten langileak izan ezik), Turkia, Ukraina, Uruguai, Venezuela eta aurretik aipatu ez diren munduko gainontzeko herrialdeetakoak
Osasun zerbitzu publikoak erabili eta jasotako osasun laguntzaren zenbatekoak ere ordaindu beharko dira. Lan istripuen eta gaixotasun profesionalen mutualitateak zenbateko horiek itzuliko ditu lan kontingentziaren kasuetan, dagokion dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Azken talde honen zenbait herrialdeko kontsulatuek exijitu dezakete, dagokion bisa igortzeko, osasun estaldurako poliza bat aurkeztea (edozein aseguru konpainiarekin kontratatzekoa). 

Aberriratzea
Istripua izan duen langilea atzerriko ospitale batera eramaten badute, mutualitateko zerbitzu medikoak baloratuko du lekualdatzearen edo aberriratzearen komenigarritasuna.

Mutua Universal-ek gain hartuko ditu bakarrik laguntza prozesu baten barnean garatutako lekualdatzeak edo aberriratzeak eragindako gastuak, baldin eta medikoak hura gomendatzen duen agindua eman badu. Langileak hasierako tratamendua edo osorik atzerrian jasotzeko aukera izanez gero, eta gaixoa itzultzea gomendatzen duen arrazoi medikorik ez badago (langilea baja medikoan egon eta sendatze prozesuak irauten duen bitartean etxera itzuli nahi izan arren), mutualitateak ezingo ditu legalki lekualdatzetik edo aberriratzetik eratorritako gastuak gain hartu. Horiek enpresaren pentzura izan beharko dira