Zurztasun prestazioa

-an argitaratutakoa: 2015/11/23

1. Onuradunak

Kausatzailearen seme-alaba bakoitza, bere izaera edo filiazioa edozein izanda ere

2011ko abuztuaren 2tik aurrera:

  • 21 urtetik beherakoak edo lanerako I.P.A. edo G.I. mailako ezintasuna dutenak.
  • 21 urtetik gorakoak, baldin eta ez badute lanik egiten edo, urteko zenbatekoan, LGStik beherako etekinak jasotzen badituzte. Kobratuko dute 25 urte bete arte

2. Prestazioa

Pentsioaren zenbatekoa: Oinarri arautzailearen %20.

Erabateko zurztasun kasuetan, umezurtzari dagozkion prestazioak areagotuko dira martxoaren 6ko 296/2006 Errege-Dekretuak abenduak 23ko 3158/1966 Dekretuan barneratu zen 38 artikulu berrian jasotako hitz eta baldintzetan. (Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean zehazten diren prestazio ekonomikoen Araudi Orokorra)

Genero indarkeriaren kasuetan, bizirik iraun duen gurasoak alarguntza pentsioaren onuradunaren izaera galdu duenean, umezurtzak zurztasun absolutuaren kasuetarako aurreikusitako igoerak jasotzeko eskubidea izango du.

Era berean, guraso ezagun bakarreko umezurtza erabateko umezurtza egoerara asimilatuko da.

Lan istripu edo gaixotasun profesionalarengatiko oroharreko prezioko kalte-ordaina. Lan istripua edo gaixotasun profesionala izanez gero, pentsioaz gain, kalte ordaina oroharreko prezioan emango da, oinarri arautzailearen hileko batekin bat eginez.


3. Iraungitzea

  • 21 urte betetzeagatik (une horretan, IPA edo GI edukiko balu izan ezik) edo, hala dagokionean, onuradunen atalak adierazten dituen adin muga berriak.
  • Ezkontzeagatik edo izatezko bikotea osatzeagatik, IPA edo GI edukiko balu izan ezik.
  • Pentsioa jasotzeko eskubidea ematen zion ezintasuna amaitzeagatik.                     
  • Hil egiteagatik.
  • Egiaztatzeagatik pertsona langilea ez hil zena istripuagatik desagertutakoa.