"

Senitartekoen aldeko pentsioa

-an argitaratutakoa: 2015/11/23

1. Onuradunak

Bilobak eta neba-arrebak, Aita eta amarik gabeko umezurtzak, baldin eta heriotza datan baldin badira:

18 urtetik beherakoak edo edozein lanetarako ezinduak.

22 urtetik beherakoak, irabazi-asmoko lan bat egiten ez dutenean edo, egiten ari badira, urte osoan lortzen dituzten diru-sarrerek ez badute unean une finkantzen den lanbideen arteko gutxieneko soldataren %75eko muga gainditzen, baita urte oso kontuan hartuta ere.

Amak eta amonak. Alargunak, ezkongabeak, ezkonduak 60 urtetik gorako edo lanerako ezindua den senar batekin, judizialki banatuta edo dibortziatuak.

Aitak eta aitona-amonak. 60 urte beteta edo lanerako ezinduak.

Seme-alabak eta neba-arrebak. Erretiro edo ezintasun iraunkorreko pentsiodunak, 45 urtetik gorakoak, ezkongabe, alargun, judizialki banatuta edo dibortziatuta daudenak, baldin eta egiaztatzen badute kausatzailea zaintzen denbora luze eman behar dutela.

Era berean, onuradun guztiek bete beharko dituzte 1967ko otsailaren 13ko Aginduaren 22.2. artikuluaren lehenengo puntuko c), d) eta e) ataletan bildutako baldintzak, Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren 176. artikuluari dagokioinez, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzazko Errege Dekretuak ontzat emana (BOE 1994/6/29).

Kausatzailearekin eta bere pentzura bizi izana hura hil baino 2 urte lehenago edo elkarrekin bizi ziren senitartekoa hil zenetik, heriotza aipatutako aldiaren barruan gertatu bazen.

Pentsio publikoa jasotzeko eskubiderik ez izatea. Pentsioaren eskubidea onartuko da beste pentsioa jasotzen duten onuradunen aukeraren arabera.

Ogibiderik ez izatea, lanbideen arteko gutxieneko soldatarekin bat egiten duten edo hortik beherako diru-sarrerak izateagatik, ezta ere elikagaiak ematera derrigortuta dauden edo emateko aukera duten senitartekorik.

Kode Zibilaren 142 eta 143. artikuluetan ezarritakoaren arabera, ezkontideek, arbasoek eta ondorengoek elikagaiak ematera derrigortuta daude; neba-arrebek "bizitzeko beharrezko laguntzak" soilik eman behar dituzte, beraz, elikagaiak emateko beharretik salbuetsita daude.


2. Prestazioa

Oinarri arautzailearen %20

Kausatzailea hil ondoren, ez balego ezkontiderik edo zurztasun pentsioa jasotzeko eskubidea duen seme-alabarik, edo alarguntza pentsioa jasotzeko eskubidea duen birizik iraun duen ezkontidea hil egingo balitz, pentsioa jasotzen ari zen bitartean, eta ez balego umezurtz onuradunik geratuko, dagozkien senitartekoen aldeko pentsioa alarguntza ehunekoarekin igo ahal izango da (%52).


3. Bateragarritasunak

Subjektu berberak eragindako alarguntza eta zurztasun pentsioekin bateragarria da.

Ez da bateragarria onuradunak jasotzen dituen beste pentsio publikoekin, ezta edozein izaerako diru-sarrerekin ere, urte osoa kontuan hartuta, unean une indarrean dagoen lanbideen arteko gutxieneko soldata gainditzen badute, baita urte osoa kontuan hartuta ere.


4. Iraungitzea

Bilobak eta neba-arrebak: zurztasun pentsioaren kausa berdinengatik

Arbasoak eta seme/alabak eta neba/arrebak:

  • Ezkontzeagatik.
  • Hil egiteagatik.              
  • Desagertutako langilea ez zela istripuan hil egiaztatzeagatik.