Arazoak gune pribatura IE nabigatzailearekin sartzerakoan?

Gune pribatu berria Internet Explorer nagibatzailearekin bateragarria da 9. bertsiotik aurrera. Bertsio zaharragoa baduzu, gomendatzen dizugu nabigatzailea eguneratzea edo eskura dauden aukeretako bat erabiltzea. Azkeneko bertsioa baldin badaukazu, egiaztatu ez zarela bateragarritasun modua erabiltzen ari.

Egin hurrengo urratsak bateragarritasun modua egiaztatzeko eta ezabatzeko:

1. Egiaztatu bateragarritasun modua erabiltzen ari garen

Urrats hau egin gabe utzi dezakegu eta 2 eta 3. puntuetara zuzenean joan. Bateragarritasun modua erabiltzen ari garela egiaztatzeko, teklatuaren [F12] tekla sakatuko dugu, eta bistaratuko dugun pantaila berrian, eskuineko aldean, selektore bat ikusi ahal izango dugu, erabiltzen ari den bateragarritasun moduarekin.

Eskuineko irudian, ikus dezakezu erabiltzen ari den modua Internet Explorer nabigatzailearen 7. bertsioa dela.

2 eta 3. Ezabatu Mutua Universal-en orrietarako bateragarritasun modua

Bateragarritasun modua ezabatzeko, menuaren aukeretara joko dugu, ez badituzu menuaren aukerak ikusten, sakatu [Alt] tekla. "Erremintak" menuaren aukera hartuko dugu eta barruan, "Bateragarritasun Bistaren Konfigurazioa", ikusi 2. irudia

Agertzen den taulan, aukeratu behar dira "mutuauniversal.net" barne hartzen duten sarrera guztiak eta klik egin "Ezabatu" botoian, ikusi 3. irudia.

 


Gai baten inguruko erantzunak berriz bilatu nahi dituzu?