Zerrean bekadunen kotizaziorako araudia aldatzen du?

2024ko urtarrilaren 1etik aurrera praktikak egiten ari diren pertsona guztiek Gizarte Segurantzan kotizatuko dute. Arau osoa aurki dezakezue abenduaren 27ko 8/2023 Errege Lege-dekretuan.

Indarrean sartuko da GSLOren 52. Xedapen gehigarria, formakuntza-praktikak edo formakuntza-programetan barne hartutako kanpoko praktika akademikoak egiten dituzten ikasleak Gizarte Segurantzaren sisteman sartzeko baldintzak arautzen dituena.

Norengan izango du eragina?

Praktiketan dauden ikasleengan (ordaindutakoak edo ordaindu gabekoak)

Praktika mota honetan sartzen dira:

  • Unibertsitate-ikasleek egindakoak, gradu eta master titulu ofizialak lortzeko bideratutakoak, doktoretza eta baita unibertsitatearen berezko titulu bat eskuratzeko egindakoak, izan formakuntza iraunkorrako master bat, espezializazio-diploma edo aditu-diploma bat.
  • Lanbide heziketako ikasleek egindakoak, betiere horiek ez direnean egiten lanbide heziketa trinkoko araubidean.

Nork bete beharko ditu Gizarte Segurantzaren arloko betebeharrak?

Arau hauek ezarriko dira:

  1. Ordaindutako formakuntza-praktikak: formakuntza-programa finantzatzen duen erakundeari egokituko zaio

Formakuntza-programa finantzatzen duen erakundeari egokituko zaio betetzea Gizarte Segurantzaren betebeharrak, eta ondorio horietarako enpresari egoera bere gain hartuko du. Bi erakunde edo gehiagok batera finantzatzen badute programa, enpresari egoera hartuko du kontraprestazio ekonomikoa ordaintzea dagokion erakundeak.

Gizarte Segurantzako alta eta bajak aplikatu beharreko araudi orokorraren arabera egingo dira.

  1. Ordaindu gabeko formakuntza-praktikak: praktikak gauzatzen diren enpresa edo erakundea, erakunde hezitzailea arduraduna dela dioen hitzarmenik izan ezean.

Praktikak gauzatzen diren lekuko enpresa edo erakundeari egokituko zaio Gizarte Segurantzaren betebeharrak betetzea, praktikak egiteko harpidetutako hitzarmenean edo lankidetza-akordioan betebehar horien ardura formakuntza-eskaintzaren arduraduna den formakuntza-zentroari dagozkiola adierazi ezean. Enpresari egoera bere gain hartzen duenak jakinarazi beharko ditu praktika-egun eraginkorrak, formakuntza-praktiken zentroak emandako informaziotik abiatuta.

Aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera erantzule den erakundeak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari eskatuko dio kotizazio espezifikoko kontu-kode bat esleitzea pertsona-kolektibo horrentzat.

(GSGIn identifikatuko dira 993 LHMren bitartez, Ordaindu gabeko formakuntza-praktikak)

Enpresa egoera bere gain hartzen duen erakundeak Segurtasunarekin erlazionatutako betebeharrei dagokienez [GSLOren 52. xedapen gehigarriaren 4. ataleko a) eta b) hizkiak], betebeharpeko subjektu egoera hartuko du eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuoten osotasuna ordaintzeko arduraduna izango da.

Nola egingo dira altak eta bajak Gizarte Segurantzan?

Gizarte Segurantzako altak eta bajak aplikatu beharreko araudi orokorraren arabera egingo dira, aztertutako arauan aurreikusitako salbuespenak salbu:

  • Formakuntza-praktiken hasieran egingo da alta eta horiek amaitzean baja, hargatik eragotzi gabe Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizaziorako eta haren ekintza babeslerako praktika horiek egingo diren egunak kontuan hartzea esklusiboki.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari alta eta baja hori jakinarazteko epea hamar egun naturalekoa izango da praktikak hasi edo amaitzen direnetik zenbatzen hasita.
  • 8/2023 ELDren hamargarren xedapen iragankorraren 2. atalak aparteko epe bat ezartzen du, zeina 2024ko martxoaren 31n amaituko den, GSDOri Gizarte Segurantzako altak eta bajak jakinarazteko, aipatutako berrogeita hamabigarren xedapen gehigarrian adierazitako ordaindu gabeko formakuntza-praktiken hasiera edo amaierari dagozkienak, epealdi honetan, 2024ko urtarrilaren 1etik martxoaren 20ra.

Kotizazioa

Formakuntza-praktikak edo formakuntza-programetan barne hartutako kanpoko praktika akademikoak egiten dituzten ikasleen Gizarte Segurantzaren sistemak egin beharreko kotizazioa, 2024rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legea onartu arte, formakuntza-praktikak edo formakuntza-programetan barne hartutako kanpoko praktika akademikoak egiteagatiko kotizazioa honako arau hauetara doituko da ariketa horretan:

- Ordaindutako formakuntza-praktikak: kontingentzia arrunt eta profesionalengatiko hileko kuota bakarrak aplikatuko dira, ikas-ekinezko formakuntza-kontratuei dagozkiena, GSLOren testu bateginaren berrogeita hamabigarren xedapen gehigarriaren 6.a) atalaren arabera.

- Ordaindu gabeko formakuntza-praktikakxedapen gehigarri honen arabera: GSLOren 52. xedapen gehigarriaren 7.a), enpresa-kuota bat izango du oinarri kotizazioak praktika-egun bakoitzeko, 2,54 eurokoa kontingentzia arruntengatik, aldi baterako ezintasun prestazioa alde batera utzita eta 0,31 eurokoa kontingentzia profesionalengatik. Ezingo da gainditu hileko gehieneko kuota kontingentzia arruntengatik, 57,87 eurokoa, eta kontingentzia profesionalengatikoa 7,03 eurokoa.

Kontingentzia profesionalengatiko eguneko kuota 0,31 eurokoa da eta hortik 0,16 euro aldi baterako ezintasun kontingentziari dagokio, eta 0,15 euro ezintasun iraunkor, heriotza eta biziraupen kontingentziei.

- Bi kasuetan: kontingentzia arruntengatiko kuotei ehuneko 95eko murrizketa aplikatuko zaie GSLOren testu bateginaren berrogeita hamabigarren xedapen gehigarriaren 5.b) atalean ezarritakoa, enpresa-kuota bat izango delarik praktika-egun bakoitzagatik, 0,13 eurokoa kontingentzia komunengatik, prestazioa kenduta. (hileko gehienekoa 2,89)

Ekintza babeslea

- Ekintza babeslea aplikatu beharreko Gizarte Segurantzaren araubideari dagokiona izango da, baztertze hauekin: langabeziagatiko babesa, Soldatak Bermatzeko Funtsaren estaldura, lanbide heziketa (praktika ez-laboralak egiten dituen pertsonak, kontzeptu horiengatik kotizatzen ez duenez, ez ditu jasoko horiei lotutako prestazioak).

Dena den:

  • Ordaindu gabeko praktiken kasuan, baztertu egingo da kontingentzia arruntetik eratorritako aldi baterako ezintasun prestazioagatiko babesa.
  • Adingabearen jaiotza eta zaintzagatiko prestazio ekonomikoak, haurdunaldiko arriskua eta edoskitze naturaleko arriskua, erakunde kudeatzaileak ordainduko ditu, edo behar denean, mutua kolaboratzaileak ordainduko ditu, zuzenean ordainduta.
  • Aldi baterako ezintasun egoeragatik egokitzen diren prestazioak ordainketa eskuordetuaren bidez ordainduko dira.

- Ez dute kotizatuko BEMen.

Ordaindu gabeko formakuntza-praktikak: Prestazioak direla-eta aplikagarria den hileko kotizazio-oinarria une bakoitzean indarrean den kotizazio-oinarri minimoa, 8. kotizazio-taldeari dagokionez, hilabete naturalean egindako formakuntza-praktika egun-kopuruagatik biderkatzearen emaitza izango da. Edozein kasutan, 7. kotizazio-taldeari dagokion hileko kotizazio-oinarri minimoaren oinarria izango du muga.

Prestazioak direla-eta, ordaindu gabeko formakuntza-praktika egun bakoitza 1,61 egun kotizatu gisa ulertuko da, eta ezingo da gainditu, inolaz ere, dagokion hilabeteko egun-kopurua. Aurreko koefizientetik lor litezkeen egun-zatikiak egun oso gisa zenbatuko dira.

Araudi horren osagarri gisa, kontsulta dezakezu 2023ko abenduaren 29ko 16/2023 BNR. Han, GSDOk berrikuntzen mekanizazioaren alderdiak argitzen ditu:

  1. a) Gizarte Segurantzan altak eta bajak jakinarazteko salbuespenezko epea
  2. b) 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako eta amaitu gabeko formakuntza-praktikak
  3. c) GSLOren 52. xedapen gehigarriaren aplikazio-eremu subjektiboa Goi-mailako Arte-irakaskuntza, arte-irakaskuntza profesionalak eta hezkuntza-sistemaren kirol-irakaskuntzak.
  4. d) Ez dira barne hartuko GSLOren 52. xedapen gehigarriaren eremuan pertsona jakinak eta beste prestazio batzuetarako eskubidea.
  5. e) 2024 urterako enpresa-kuoten zenbatekoak, 2024 urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legea onartzen den arte

 

Gainera, Gizarte Segurantzaren Antolaketako Zuzendaritza Orokorrak Irizpide batzuk argitaratu ditu GSLOren 52. xedapen orokorraren hainbat alderdiri dagokienez.


Gai baten inguruko erantzunak berriz bilatu nahi dituzu?