Absentismoa enpresan

-an argitaratutakoa: 2016/11/21

Zer da absentismoa?

Oro har, absentismoa langileak bere lanaldia ez betetzea da, lanera berandu iritsi delako edo lanetik lehenago irten delako, edota lanaldi oso batean edo batean baino gehiagotan lanera joan ez delako.

Absentismo motak:

  • Absentismo justifikatua: legez baimendutako absentziak dira, laneko kontingentzien edo kontingentzia arrunten ondorioz sortutako laneko ezintasunagatik edo legezko baimen ordainduengatik
  • Justifikatu gabeko absentismoa: justifikatu gabe lanera ez joatea da, edo laneko ordutegia ez betetzea (atzerapenak, enkarguak, etab.).
  • Absentismo presentziala: nahiz eta soldatapekoa lanera joan, lanaldiaren zati bat bere lanarekin erlazionatuta ez dauden jardueretan ematen du. Hor sartzen dira ordu ez emankorrak, Interneten erabilera, telefono pertsonala, etab.

Absentismoaren kostuak

Absentismo handiak enpresen produktibitatea murrizten du, eta antolaketaren eraginkortasunari eragiten dio. Laneko kostuak gero eta garrantzitsuagoak dira: Honela sailka ditzakegu:

  • Zuzeneko kostuak: soldatak (langileak eta ordezkoak), ABEren ondoriozko prestazioak, gizarte-kotizazioak, osagarriak
  • Zeharkako kostuak: antolaketakoak, prestakuntzakoak, produktibitatearen murrizketa, antolaketa zailtzen dute. Gizarte-segurantzako hobarien galera, zehapenak, errekarguak...

Lagundu nahi dizugu!