Ibilgailuen edo pertsonen zirkulazioarekin lotutako istripuak dira egunero erregistratzen diren lan-istripuen zati handi bat, eta etxebizitzaren eta lantokiaren arteko ibilbidean gertatzen dira, baita lanaldian zehar ere, lana dela-eta egiten diren joan-etorrietan.
Horrelako istripuak murrizteko jarduerarik eraginkorrena joan-etorriak saihestea edo ahal den neurrian minimizatzea da, eta saihestezinak direnean, berriz, baliabide teknikoak eta antolakuntzakoak izatea, hala nola: garraiobide seguruak eta behar bezala mantenduak, jardueraren plangintza, aurreikusitako joan-etorrien banaketa kontuan hartuta, edo pertsonen prestakuntza espezifikoa eta sentsibilizazioa joan-etorriei lotutako arriskuen inguruan.
Atal honetan, bide-segurtasuna zure enpresaren lan-arriskuen prebentziorako ezinbesteko jarduera gisa txertatzen laguntzeko informazioa eta baliabideak aurkituko dituzu, joan-etorriak, egiten diren ingurunea eta baldintzak edozein direla ere, seguruak izan daitezen eta laneko ezbehar-tasa murrizten lagun dezaten.