17/2020
errege Lege-dekretua Maiatzaren 5ekoa, kultura-sektoreari laguntzeko eta zergak ordaintzeko neurriak onesten dituena, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko

-an argitaratutakoa: 2020/05/06

Beharrezkoa da egitura kulturalen bizirautea bermatzea, baita bertan lan egiten duten pertsonena ere; honela, kulturarako sarbidearen eskubidea mantenduko da. Xedapen hau helburu horri dagokio; horretarako, kultura-sektoreari laguntzeko zenbait neurri onartu dira, COVID-19ak sortutako egoerari aurre egiteko. 

Bere interesa medio, hauek nabarmentzen ditugu sektore publikoko kontratuei dagokienez:

Sektore publikoko erakundeek antolatutako kontratazio-prozedurekin jarraitzea eta hastea, alarma-egoera indarrean egon bitartean (Zortzigarren xedapen gehigarria)

  1. Zehaztapenen, eta sektore publikoko erakundeek antolatutako kontratazio-prozeduren epeen etenaldia kentzea adosten da (azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikulua, Sektore publikoko kontratuena), baldin eta prozeduren izapidetzea medio elektronikoen bidez egiten bada. 
  2. Kontratazio-prozedura berriak hasteko baimena emango da, baldin eta izapideak medio elektronikoen bidez egiten badira.
  3. Neurria zabalduko zaie kasu bietako errekurtso berezien kasuetan

9/2017 Legearen aldaketa, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB zuzentarauaren transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora (Zortzigarren xedapen gehigarria)

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 33. artikuluko 2. eta 3. atalak berriro idatzi dira (sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonalizatuei egin beharreko mandatuak, botere esleitzailea ez dutenak):

«2. Bitarteko propio pertsonalizatutzat hartuko dira, sektore publikoaren parte diren erakundeekiko (botere esleitzailea ez dutenak), pertsona juridikoak, eskubide publiko nahiz pribatukoak, baldin eta hauek betetzen badituzte:

a) Mandatua egiten duen erakundeak kontrola izatea, zuzenean edo zeharka, erakunde hartzailearen gainean, Legearen 32.2.a) artikuluaren lehen eta bigarren paragrafoen arabera.

b) Mandatuaren erakunde hartzailearen kapital sozial edo ondare guztiak titulartasun publikoa izatea.

c) Mandatuaren erakunde-hartzailearen jardueren % 80 baino gehiago burutzea esleitutako mandatuaren barnean. Esleipena egiten dio mandatua egiten eta kontrolatzen duen erakundeak, edo mandatua egiten duen erakundeak kontrolatzen dituen pertsona juridikoek.

Hizki honetan ezarritako betekizunaren betetzea islatu beharko da mandatuaren erakunde hartzailearen Urteko kontuen memoria integratzailean. Horrenbestez, kontu-auditoretzak egiaztatu ahal izango du eskakizunaren betetzea, urteko kontuak aztertzean, kontu-auditoretzari buruzko araudiari jarraiki.

  1. Artikulu honen 2. atala ere aplikatuko da, baldin eta estatu mailako sektore publikoko erakunde batek mandatu bat esleitzen badio sektore bereko beste bati, eta bi erakundeak, zuzenean edo zeharka, sektore bereko erakunde berak kontrolatzen baditu. Horrez gain, kapital sozial edo ondare guztiak titulartasun publikoa izan beharko du. Egoera horretan, aurreko 2.c) ataleko betekizuna, zeinaren egiaztatzea azaldu bezala islatu beharko den, bete dela ulertzen da esleitutako mandatuak betetzeko jarduera dela eta, bai mandatua eskatutako erakundeak, bai mandatua eskatzen edo egiten duen erakundea zuzenean edo zeharka kontrolatzen duenak, baita aurrekoak zuzenean edo zeharka kontrolatzen duen beste edozein erakunde ere. Kasu hauetan, mandatua jaso duen erakundeak ordaindu beharrekoa onartu beharko du mandatua egiten duen eta jasotzen duen erakundea kontrolatzen duen erakundeak. Ordainketa eta mandatuaren gainerako baldintzak egokitu beharko dira merkatuaren baldintza orokorretara, lehia askea ez kaltetzeko. Aurreko paragrafoan ezarritako aukera ere erabil dezakete autonomia-erkidegoek eta autonomia-hiriek, sektore publiko bakoitzean.»

Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege-dekretuaren 34. artikuluaren aldaketa (kontratazio publikorako neurriak COVID-19aren ondorioak murrizteko), COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialei aurre egiteko aparteko neurriena (Bederatzigarren azken xedapena)

Hurrengo aldaketak indarrean jarriko dira martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege-dekretua indarrean sartu zenetik.

  1. 34. artikuluko 1. paragrafoari azken paragrafo bat gehitu zaio:

a) «Atal honi jarraiki eten diren zerbitzuak eta hornidurak modu jarraian eskaintzeko kontratuetan, kontratistak eskatuta, kontratazio-organoak aurrekoari dagokion kalte-ordainketaren balioetsitako zenbatekoaren aurrerakin bat eman diezaioke kontratistari. Aurrerakina ordainketa batean edo aldizkako ordainketetan egin daiteke. Beranduago, aurreratutako zenbatekoa kenduko da kontratuaren likidaziotik. Aurrerakina egiteko, kontratazio-organoak eska dezake hura bermatzea, azaroaren 8ko 9/2017 Legean, Sektore Publikoko Kontratuena, aurreikusitako edozein bermatze moduren bidez.».

b) 34. artikuluko 4. ataleko azken paragrafoa aldatu da:

«Atal honetan ezarritakoa aplikatuko da, kontratistak eskatuta, kontratazio-organoak uste badu ezin dela exekutatu kontratua lehenengo paragrafoan azaldutako egoera medio, egoera horrek eragindako kontratuaren zatiari soilik dagokionez.»

c) 34. artikuluko 7. paragrafoari azken paragrafo bat gehitu zaio: 

«"Kontratu publiko" gisa hartuko dira hauek: obren kontratuak; horiek osagarriak diren zerbitzu, aholkularitza edo laguntza zerbitzuak, prestaziorako beharrezkoak; kontzesio kontratuak, obrarenak nahiz zerbitzuenak, zerbitzu publikoen kudeaketa-kontratuak barne; Sektore publikoaren parte diren erakundeek eginak, azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluan definitu bezala; baldin eta indarrean baleude errege lege-dekretu hau indarrean sartzean, jarraitzen duten kontratazio publikorako araudia gorabehera, pleguaren araberakoa. Kontratu hauetan, ez zaizkie aplikatuko artikuluan aipatzen diren etenaldiei, 1. eta 3. ataletan adierazitako xedapenez gain, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretu aurretik kontratazio publikoaren araudiaren baitan argitaratutako kontratu-etenaldien kalte-ordainketei buruzko artikuluetan xedatutakoak, aplikagarria bada, ezta kontratuen pleguetan aurreikusitako etenaldien kalte-ordainketak, ura, energia, garraiobide eta posta-zerbitzu sektoreetako kontratazio publikoari buruzko araudiaren alorrean.»

 

Indarra: 2020ko maiatzaren 7a.

Deskarga 16/2020 Errege Lege-dekretua