In itinere eta in mision istripuak murrizteko programa

-an argitaratutakoa: 2016/01/08
In itinere murrizpen programa

Zer da in itinere istripua?

 In itinere istripua langileak lanera joaterakoan edo handik itzultzerakoan izaten duen istripua da. Hurrengo eskakizunak bete behar ditu:

  • Etxea eta lantokiaren arteko bidean, joaterakoan edo etortzerakoan, gertatzea.
  • Aipatutako lekualdatzearen arrazoi bakarra lana izatea, hau da, joaterakoan edo itzultzerakoan.
  • Ohiko bidea egitea, eta konbentzionala eta distantziara egokitutako garraiobide bat izatea.
  • Denbora arrazoizkoa izatea, sarrera edo irteera ordutik gertu.

 Zer da in mision istripua?

Langileak, zeregin bat burutzeko, egin behar duen bidean gertatutako istripua da, eta baita ere bere lanaldiaren barruan, aipatutako zereginak egiten ari den bitartean, gertatutakoak .

Ohikoa da lanaldian lekuz aldatzea behar duten jarduerak sarritan burutzen dituzten langileengan (merkataritza edo laneko bilerak, zerbitzuak beste enpresetan, eta abar).

Ezbehar-tasaren kausak

Lekualdatze motaren arabera

Esate baterako: autoa, motorra, bizikleta, garraio kolektibo publikoko edo enpresako autobusa, patinak, oinez, eta abar

Istripuaren maiztasun indizea (istripuak/ibilitako km miloia) desberdina izango da aukeratutako lekualdatze moduaren arabera. Seguruena garraio publikoa da eta zehazki autobusa; lekualdatzerako hurrengo modu seguruena autoa da; eta arriskutsuenak bizikleta eta motorra dira.

Lekualdatzearen maiztasuna

Lanaren ezaugarrien arabera, zenbait langilek egun batean bat, bi edo bidaia gehiago egin behar du: joan-etorria lan orokorrera, lekualdatzea jateko, ibilbideak, eta abar.

Lekualdatzearen iraunpena eta distantzia

In itinere lan istripu bat izateko aukeran eragiten duen beste faktore bat da langile batek zenbat denbora behar duen bere etxetik lantokiraino iristeko eta aipatutako ibilbideko ezaugarriak. Sarrerako eta helmugako kokapenaren arabera, arriskuak kuantitatiboki eta kualitatiboki desberdinak dira.

Ingurumen baldintzak

Esate baterako: euria, elurra, izotza, behelainoa, haizea, eta abar

Esan daiteke eguraldi txarra gidatzeko faktore negatiboa dela eta istripuen kopurua handitzen duela.

Horri dagokionez, nabarmena da, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren arabera, trafiko istripuak izandako zaurituen eta hildakoen %10 eguraldi txarrean ematen direla adierazten digun datua.

Bide mota eta egoera

Esate baterako: autobidea, autobia, errepidea, ingurubide errepidea, eta abar

Langileak, etxea eta lantokiaren arteko joan-etorriko bidean, erabili behar duen bide motaz gain, kontuan hartu behar dira lantokietarako sarbideak edo obra inguruetako hirigintza planak. Kasu honetan, langileek jaso ahal izango lukete lantokira joateko, erabilgarri dituzten ibilbideak eta aukerako bideen inguruko informazioa.


Jarduera arin, koherente eta profesionaleko plan bat

Jarduera plana fase desberdinetan egituratzen da bere eraginkortasuna eta itzulera ahalik eta handiena izateko:

  1. Ezbehar-tasaren aurretiko analisia
    Gure prebentzio alorreko teknikariak ezebehar-tasaren txosten bat osatuko du eta bertan istripu eta gaixotasun profesionalen bolumena eta mota aztertzen du.
  2. Enpresarako bisita
    Hitzordu bat adosten da enpresaren hizketakidearekin hasierako diagnostikoa eta lankidetza proposamena azaltzeko, ezbehar-tasa murrizteko.
  3. Puntu kritikoen diagnostikoa eta jarduera programa osatzea
    Gure prebentzio alorreko teknikariak sakon aztertzen ditu ezbehar-tasan eragiten duten arrazoiak eta faktoreak, diagnostiko bat osatzen du eta 12 eta 14 hilabete arteko aldi bat barne hartzen duen jarduera plan bat proposatzen du.

    Trafiko istripuak murrizteko planak honako hauek hartzen ditu barne: helburuen definizioa, ezarri beharreko neurrien aukera, jardueren plangintza, hedapen eta sentsibilizazio estrategia.

    Programa honen edukiek hauek bezalako jarduerak har ditzakete barne:
    - Mugikortasun plan bat osatzea eta aplikatzea
    - Sentsibilizazio-kanpainak hurrengoari buruzkoak: bide segurtasuna, mugikortasuna
    - Sentsibilizazioari laguntzeko materialen ekarpena: kartelak, eskuliburuak, liburuxkak
  1. Enpresak garatu beharreko jarduerak
    Enpresaren erantzukizun gisa, Lan arriskuen prebentzioaren inguruko legeak adierazitako jarduera guztiak enpresaren eskutik garatzen dira, dagoeneko enpresak hartutako lan arriskuen prebentzioaren antolamendu modalitatearen bidez.
  2. Programa abian jartzea
    Jardueren garapena eta jarraipena aldizkako bileretan.
  3. Aholkularitza iraunkorra
    Gure prebentzio arloko teknikariak une oro aholkuak eskainiko dizkie enpresaren buruei, planaren edozein alderdiaren eta ezbehar-tasaren eboluzioaren inguru.