Ezbehar-tasa kudeatzeko programa

-an argitaratutakoa: 2016/01/08
Ezbehar-tasa kudeatzeko programa

Ezbehar-tasa kudeatzeko Programek erantzuna ematen diete, arazo honek izandako eragina dela eta, estandarragoak diren programak aplikatzeko aukera ematen duen eredu bati jarraitzen ez dioten enpresei.

Kasu hauetan, enpresak aurre egin behar dio elkarrekiko sendotzen diren hainbat kausek sortzen duten ezbehar-tasari. Horregatik zaila da konponbide eraginkorrak aurkitzea. Adituek osatutako analisi batekin bakarrik benetako eragina sortzen duten konponbideak ezar daitezke. Kasu hauetan, ezbehar-tasa murrizteko Plan Estrategiko bat abian jartzen dugu enpresan. 

Jarduera arin, koherente eta profesionaleko plan bat

Jarduera planak fase desberdinetan egituratzen dira euren eraginkortasuna eta itzultzea ahalik eta handiena izateko. Plan hauek 12 hilabeteko gutxieneko iraupena dute:

  1. Ezbehar-tasaren aurretiko analisia
    Gure prebentzio alorreko teknikariak ezebehar-tasaren txosten bat osatuko du eta bertan istripu eta gaixotasun profesionalen bolumena eta mota aztertzen du.

  2. Enpresarako bisita
    Hitzordu bat adosten da enpresaren hizketakidearekin hasierako diagnostikoa eta lankidetza proposamena azaltzeko, ezbehar-tasa murrizteko.

  3. Puntu kritikoen diagnostikoa eta jarduera programa osatzea
    Gure prebentzio alorreko teknikariak sakon aztertzen ditu ezbehar-tasan eragiten duten arrazoiak eta faktoreak, diagnostiko bat osatzen du eta 12 eta 14 hilabete arteko aldi bat barne hartzen duen jarduera plan bat proposatzen du.

    Enpresaren erantzukizun gisa, Lan arriskuen prebentzioaren inguruko legeak adierazitako jarduera guztiak enpresaren eskutik garatzen dira, dagoeneko enpresak hartutako lan arriskuen prebentzioaren antolamendu modalitatearen bidez.

  4. Programa abian jartzea
    Jardueren garapena eta jarraipena aldizkako bileretan.

  5. Aholkularitza iraunkorra
    Gure prebentzio arloko teknikariak une oro aholkuak eskainiko dizkie enpresaren buruei, planaren edozein alderdiaren eta ezbehar-tasaren eboluzioaren inguru.