Ezbehar-tasa murrizteko programak

-an argitaratutakoa: 2015/12/14

Gure programen xedea istripu eta gaixotasun profesionalen kopurua murriztea da, eta Prebentzio Jarduera Plangintzaren (PJP) irizpideak betetzen dituzten edo ohikoa baino altuagoa den ezbehar-tasa indizea aurkezten duten enpresei zuzenduta daude.

Ezbehar-tasa murrizteko programek enpresaren produktibitatean eta errentagarritasunean zuzenean eragiten duten enpresarako arazo bati aurre egiten diote.

Enpresa mota orotarako programa eraginkorrak

Jarduera plan batek osatzen du programa, helburu batekin, alegia; enpresaren ezbehar-tasa denbora epe zehatz batean murriztea. Istripuak murriztea bermatzen duen metodologia propio batean oinarrituta dago, enpresaren egunerokotasunean oso gutxi eraginez.

Bere programak erabat kontrastatutako metodologia baten bidez ezartzen dira, eta hari esker egokitu daitezke dimentsio desberdineko eta lan arriskuen prebentzio alorreko premia desberdineko enpresetan.


Enpresarekin batera lan egiten da

  • Jarraipen eta koordinazio bilerak antolatzen ditugu.
  • Enpresarekin batera ekarritako neurrien eraginkortasuna neurtzeko kontrolak ezartzen dira eta hainbat bilera antolatzen dira, bertan, planaren garapena aztertzeko eta hobekuntzak edo aldaketak eztabaidatzeko.
  • Programaren arduradunak aukeratzen dira.

Onurak

  • Ezbehar-tasa eta harekin lotutako kostuak murriztea
  • Produkziorako baliabideak ugaritzea
  • Lehiakortasuna handitzea
  • Lan baldintzak eta lan giroa hobetzea

Programak