Autonomoentzako prebentzioa

-an argitaratutakoa: 2016/01/12

Mutua Universal-ek kuoten pentzurako Prebentzioa jotzen du autonomoen laneko osasuna eta segurtasuna hobetzeko funtsezko erremintatzat. Hori dela eta, Kontingentzia Profesionala estalita duten langile autonomo guztien eskura jarri dugu eguneroko jardueran lagungarria izango zaizkien dokumentazioa eta erremintak.

Aholkularitza Prebentzioan

  • Erreminta bat erabiltzeko aholkularitza Prevención10/Prevención25: INSHTek egindako tresna honen xedea orientazio teknikoa eta lan arriskuen prebentzio alorreko aholkularitza da, enpresa txikirako eta langile autonomoentzat Enprsaburuei eta autonomoei laguntzeko erreminta, Lan Arriskuen Prebentzioko Legea betetzeko zer egin behar duten jakiteko.
  • Aholkularitza iraunkorra lan arriskuen prebentzioan.

Prebentziozko Jardueren koordinazioa

Prebentzio alorreko Espainiako legeek diote, langile autonomo batek lantoki batean beste langile autonomoekin edo enpresa baten langileekin bat egiten duenean, hainbat baldintza nahita nahiez bete behar duela, lantoki horretan garatzen diren jarduerak zuzen koordinatzeko, istripua eragin ditzaketen arrisku egoerak saihesteko.


Tresnak Prebentzioan

Mutua Universal-ek Lan Arriskuen Prebentzioa kudeatzeko hainbat erreminta eskuragarri jarri dizkizu, besteak beste: online prestakuntza, Prebentzio alorreko araudia betetzen den egiaztatzeko autoebaluazioak, dokumentazioa eta argitalpenak, eta baita Orientazio Teknikoko Jardunaldiak ere, bertan bertakoak zein webinar formatukoak.