12/18 hilabeteko aldi baterako ezintasunagatiko zuzeneko ordainketaren prestazioaren eskaera

Urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 169. eta 170. artikuluen arabera, 12/18 hilabeteko aldi baterako ezintasunaren zuzeneko ordainketa honetan datza: Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen mutuak zuzenean ordaintzen dio kontingentzia arruntagatik edo profesionalagatik baja medikoan dagoen langileari aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoari dagokion ordainketa, aldi baterako ezintasun-egoeran den 365 egunetatik aurrera, beste 180 egunera luza daitezkeenak, baldin eta uste bada denbora horretan langilea sendatu egingo dela eta alta emanda egon daitekeela. Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (GSIN) da langilearen egoera zehazteko eskumena duen erakunde bakarra.

Organismo horrek agindutako ebazpenak ezarritako egunetik amaituko da aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa ordaintzeko enpresen derrigorrezko lankidetza (ordainketa geroratua deitzen den modalitatea). Gizarte Segurantzarekin kolaboratzen duen mutuak zuzenean ordainduko dio dagokion sorospena (zuzeneko ordainketaren modalitatea) GSINaren aipatutako ebazpenaren ondorioen datatik altara arte igarotako epealdian zehar. 

Nor eskatu ahal du prestazio hau?

Mutua Universalek babestutako langileek, kontingentzia arruntagatik edo profesionalagatik baja medikoan badaude, 12/18 hilabeterako aldi baterako ezintasunagatiko zuzeneko ordainketa eskatu ahal izango dute kasu hauetan:

  • Aldi baterako ezintasun egoeran 365 egun igarotzearen ostean, betiere uste denean denbora horretan langileak alta jaso dezakeela osatu delako, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren ebazpenak zehazten duen egunetik, eta aipatutako ebazpenaren eragin-datatik altara arte igarotako epealdian zehar.

Prestazioa izapidetzea