Sozialki arduratsua den erakundea

-an argitaratutakoa: 2015/09/21
Sozialki arduratsua den erakundea
-an argitaratutakoa: 2016/02/19

Mutua Universal-ek Gizarteari egin dion ekarpen hoberena gure jardueraren erantzukizun baloretik eratorri da, lan osasuna eta prebentzioa gure herrialdean sustatzen dugulako, giza garapenerako oinarrizko elementu gisa, eta horrenbestez, gizartearen ongizate egoera suspertzen dugulako.

Mutua Universal-en Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (RSC) osoko ikuspegi baten arabera ikusten dugu, Erakunde osoa barne hartzen duena eta osasun eremuan eta Prebentzio sustapenean ematen dugun zerbitzuan bertan oinarritzen dena. Mutua Universal-eko erantzukizuna bere balore korporatiboetan islatzen da, hau da; sozialki erantzulea den enpresa gisako estrategiak eta eragiketak eta politikak bateratuta daude.

Mutua Universal-en eta Erantzukizun Korporatiboaren konpromisoa eta zeregina Erakundearen portaera erantzulea sustatzea da, osasuna zaintzearen eta zerbitzuetan bikaintasuna lortzearen helburuak betetzeko, proesuetan jokabide etikoa eta eraginkortasuna aplikatuz, praktikarik hoberenetan, berriuntzan eta Interes Taldeekiko gardentasunean oinarrituz: Elkartutako Enpresak, Babestutako Langileak, Kolaboratzaileak, Langileak, Hornitzaileak, Herri Administrazioak, Gizarte Eragileak, Gizartea eta Ingurumena, guretzat estrategikoak diren publiko nagusi gisa.


Epe luzerako konpromisoa

Mutua Universal-ek RSCekiko konpromisoa hartu du gain, RSCko Plan Zuzentzaile berri baten definizioaren bidez. Bertan, bilduko dira Erakukndeak hurrengo urteetan, bere Interes Taldeen itxaropenei erantzuna emateko, burutuko dituen jarduerak eta proiektuak. Gure konpromisoa Mutua Universal Erakunde Osasungarri bilakatzean islatzen da, gizarte, enpresa eta ingurumen mailan.