Ohitura toxikoak

-an argitaratutakoa: 2014/12/12

Mendekotasun batetaz hitz egitea gaixotasun batetaz hitz egitea da. Medikoki mendekotasunak gaixotasun kroniko sistemikoak dira eta American Psychiatric-eko Buru-Nahasteen Diagnostiko eta Estatistikako Eskuliburuaren arabera katalogatuta daude. Mendekotasunen berezko hainbat ezaugarri daude:

  • Bizi-kalitatea pixkanakako hondatzea, mendekotasun portaeraren ondorioz.
  • Kontrolaren galera, menpekotasun-sortzaile praktika burutu ahal izateko portaera konpultsiboa.
  • Bere burua engainatzea, hondatze pertsonala hautematea eragotziz.
  • Mendekotasunarekin jarraitzea kalte pertsonala eta senitartekoei kaltea eragin arren.

Hainbat substantziekiko mendekotasunak sor daitezke, besteak beste: substantzia psikotropikoak (drogazaletasuna), alkohola, nikotina eta drogak, eta baita hainbat jaduerarekiko ere, esaterako: ekintzak, lana, ariketa fisikoa, jokoa, janaria, sexua, eta abar. Honetaz ari gara mendekotasun praktikari utzi ezin zaion portaera konpultsiboak, substantzia psikotropikoetan efektu nabariak eragiten dituzten gehiegikeriak eta azkenean mendekoaren bai osasun fisikoa eta bai osasun psikikoa hondatzen bukatzen duten jardueren gehiegikeriak.

Mendekotasunek faktore anitzeko jatorria dute, eta bertan, besteak beste, faktore biologikoak, genetikoak, psikologikoak eta sozialek hartzen dute parte. Aldez aurretiko joera genetikoa existitzea eztabaidagaria da, baina egiaztatu da mendekoengan aldaketa neurokimikoak daudela.

Drogak

1. Drogak

Drogak

Substantzia hauek kontsumituz gero, nerbio sistema zentralean zuzenean eragiten du, suspertuz edo deprimituz. Horiek mendekotasuna sortu dezakete eta sena, portaera eta kontzientzia asaldatu ditzakete.

Drogazaletasuna gaixotasun kroniko eta progresiboa da. Portaera aldatzen dute, droga etengabe hartzeko bultzada eutsiezina eraginez, bere efektu psikikoak esperimentatzeko helburuarekin eta hura ez hartzeak eragindako efektua saihesteko, alegia; abstinentzia sindromea.

Droga sozialez eta droga ilegalez hitz egin dezakegu. Droga sozialak tabakoa eta alkohola dira.


2. Alkohola

Alkohola

Alkohol etilikoa duten edariak, hau da, garunean efektu depresiboa eragiten duten substantzia kimikoa. Horrek, denborarekin, mendekotasuna sortzen du pertsonengan. Alkohola fruten eta landareen hartziduratik edo destilaziotik lortzen da.

Alkohola kontrolik gabe hartzeak arazo fisikoak eta psikikoak eragiten ditu:

  • Fisikoak: Miopatiak, polineuropatiak, neutritisa, psikosia, gastritisa, minbizi gastrikoa, hipertentsioa, arterioesklerosia, kardiopatiak, zirrosia, pankreatitisa, ezintasuna, testikuluen atrofia, eta abar
  • Psikikoak: Suminkortasuna, tristura, erruduntasuna, paranoia, sakabanatze familiarra, etekin jaitsiera, interes galera, eta abar.

Hurrengo taulan edari alkoholdun ohikoenak adierazten dira, euren baliokidetasunekin edari unitatean (UB) eta alkohol gramo eta graduazioan. 

 Edaria  UB  Gr/L  Graduak
 Garagardo kaña /baso bat sagardo  1  10 4 - 8º  
 kopa bat ardo / kopa bat cava  1  10 11 - 12º
 Kopa bat coñac / kopa bat Brandy  2  20 40º
 Kopa bat whiskiy/ Kopa bat Vodka  2  20 40 - 45º
 Kopa bat vermut / kopa bat Jerez  1  10 17 - 20º


Taula honekin kalkulatu daiteke zein den eguneroko alkohol kontsumoa, eta dagozkion neurriak har daitezke, aipatutako kontsumo hori 30gr/eguneko izan dadin gizonengan eta 20gr/eguneko emakumeengan.


3. Tabakoa

Tabakoa

Nikotina tabakoaren mendekotasun substantzia da. Garunean zuzenean jarduten du, plazerrarekin lotutako substantziak askatuz. Bere efektua desagertzerakoan garunak gehiago eskatzen du, plazer sentsazio hori berreskuratzeko.

Zigarroen kean 4.000 substantzia toxiko baino gehiago deskribatu dira, ezaugarri antigenikoak, farmakologikoki aktiboak, karzinogenoak, zittoxikoak eta mutagenikoekin.

Tabakoa zuzenean lotuta dago birika, maskuri eta laringe minbiziarekin, biriken gaixotasunekin eta miokardio infartuarekin.

Egunero pakete bat erretzen duen erretzaile batek70.000 inhalazio egiten ditu urtean.

 


4. Legez kanpoko drogak

legez kanpoko drogak

Substantzia kimikoak, oso aktiboak eta organismoan ondorio anitz eragiten dituztenak. Ohikoenak cannabis, heroina, kokaina, morfikoak, anfetaminak eta diseinu drogak dira.

Sailkapena nerbio sistema zentralean eragiten dituzten efektuen arabera.

 
 Bizigarriak  Depresoreak  Aluzinogenoak
 Anfetaminak  Morfina  Haxixa, marihuana
 Kokaina  Heroina  Disolbatzaileak
   Barbiturikoak  Extasia, LSD
   Aingeruaren hautsa  Peyote, onddoak


Droga gehiegi hartzearen sintoma desberdinak daude. Horiek arrisku seinaletzat jo daitezke. Hala ere, argitu behar dugu sintoma bat edo bat baino gehiago egoteak ez duela beti adierazten drogekin arazoak daudela, bestelako kausak adierazi ditzake, ez baita erraza, lehen gegiratuan, drogaren eraginpean dagoen pertsona bat atzematea, beste egoera emozionalekin nahastu daitekeelako.

  • Nortasunaren tupusteko aldaketak, gehiegikeriak de gaizki azalpenik gabe umorea.
  • Laneko errendimendu txikia.
  • Zirkulazioaren arau-hausteen gehikuntza.
  • Familia eta lanean gatazken gehikuntza.
  • Erantzukizunak betetzeko ezintasuna.
  • Gehiegizko distrakzioak.
  • Insomnioa, logura.
  • Dardarak.
  • Gehiegizko barealdia eta moteltasuna.
  • Adierazkortasunaren falta.
  • Arrazoirik gabe barreen krisia.
  • Beldur krisia edo gehiegizko beldurra.