"

Bihotzekoa

-an argitaratutakoa: 2014/12/12
Bihotzekoa

Zertan datza?

Bihotza muskulu bat da eta halakoa denez, uzkurtu ahal izateko, oxigeno ekarpena behar du etengabe. Aipatutako ekarpena arteria koronarioetatik lortzen du. Horiek bihotza biltzen dute eta organo honen hormetan sartzen diren adarretan zatitzen dira.

Oztopo batek (tronboa) arteria hauetatik bat erabat edo zati bat oztopatzen badu, odola ezin da iritsi eta ez du beharrezko oxigeno ekarpena jasoko. Hori gertatzen denean, bihotzekoaz hitz egingo dugu eta oztopoa erabat edo partziala izatearen arabera, sintomak eta ondorioak batzuk edo besteak izango dira.

Oztopo partziala (bularreko angina)

Min bizia eta zapaltzailea da, torax erdian. Hura ezkerraldeko besorantz igarotzen da. Esfortzuarekin agertzen da, zelulek oxigeno gehiago behar dutenean eta nahikoa iristen ez zaienean. Mina desagertzen da esfortzua amaitzen denean.

Erabateko oztopoa (bihotzekoa)

Agertzen da esfortzua ez bada egon ere. Toraxean agertzen den minez gain, normalean beste sintoma batzuk ere agertzen dira, besteak beste, itotze sentsazioa, larruazaleko zurbiltasuna, izerdi hotza, goragaleak edo okak, bizi adierazgarrien aldaketa.

Nola jardun

  • Erabateko atsedena, kaltetutako pertsonak ez du esfortzurik egin behar, oso txikia bada ere, koadroak okerrera ez egiteko.
  • Bizi adierazgarrien kontrola, kasu hauetan oso ohikoa da arnas-bihotz gelditzea.
  • Aurretik bihotz krisiak eduki dituzten eta farmako zehatz bat hartzea agindu zaien pertsonengan, eman egin behar zaie.
  • Ospitale batera azkar eramatea.