Bihotz errehabilitazioa

-an argitaratutakoa: 2015/11/20

Bihotz errehabilitazioa faktore anitzeko sistema terapeutikoa da eta zera hartzen du barne: entrenamendu fisikoa, heziketa, bizitza estilo aldaketaren inguruko aholkuak eta jarrera aldaketa (laguntza psikologikoarekin).

Espainian, kardiopatia iskemikoa heriotzaren lehenengo kausa da (%33), gizonezko gehiago kaltetzen ditu, 40 eta 65 urte artekoak. Lan esparruan gaixotasun kardiobaskularra, Espainian, heriotza eragiten duten lan istripuen bigarren kausa da. Bihotz erreabilitazioak gaixo koronarioen pronostikoa hobetzen du eta kardiopatia iskemikoak eragindako heriotza tasa %20-30 artean murrizten du.

Programa aurreratua, gaixo koronarioak azkar sendatzeko

Nor egon daiteke programa honen barruan?

Kardiopatiak dituzten gaixoek: angioplastiaren ostean +/- STENT ángor-engatik, posta IAM, bihotz kirurgia (koronarioa-by-pass, balbularra, transplantea egindakoak, bestelakoak) edo kontrolatutako bihotz gutxiegitasunarekin

Nola baloratzen eta kontrolatzen dugu arriskua?

Arriskuaren estratifikazioari esker, balorazio kardiololgikoa egiten dugu SPECT miokardikoarekin esfortzua/atsedena eta baita balorazio osteo-muskularra, nutrizionala eta psikologikoa ere, ariketa fasean egon daitezkeen zailtasunak prebenitzeko helburuarekin.

Diziplina anitzeko espezialisten talde bat

  • Kardiologoa
    Gaixoaren arriskuaren estratifikazioa egiten du eta taldearen buruzagia da edozein kontsultari edo intzidentziari aurre egiteko

  • Barne medikua
    Prozesua koordinatzen du eta osasun heziketa, arrisku faktoreen kontrola eta balorazio biopsikosozialaren inguruko solasaldiez arduratzen da.

  • Fisioterapeuta
    Espezialista honek gaixo bakoitzarentzat pertsonalizatutako ariketa fisikoak koordinatzen ditu

  • Errehabilitazio medikoa
    Ariketa taula diseinatzeaz arduratzen da

  • Erizaintza
    Gaixoen osasun kontrola eta heziketa

Bihotz errehabilitazioko faseak

Bihotz errehabilitazioak hiru fase ditu:

I. FASEA (Zorrotza)

Ospitaleratzeari dagokio. Gaixoaren mobilizazio eta mugitze goiztiarraren alde egiten saiatzen da, bera eta familia ingurua, eta baita ere laguntza piskologikoa eta gaixotasunaren eboluzioaren inguruko informazioa eta heziketa

II. FASEA

Ospitale alta eman eta 4 astera hasten da Balorazio kardiologiko bat egin ondoren, arriskuaren estratifikazioa egiten da eta gaixoaren ariketarako gaitasuna zehazten da. Era berean, balorazio psikologikoa eta sozio-laborala egiten da.

III. FASEA

Zaindu gabeko fase honek gaixoaren bizitza osoa hartzen du barne. Gaixoak II. fasearen ariketa programak egiten jarraitu behar du, lehen arretako medikuaren edo espezialistaren laguntzarekin.