Ezintasun iraunkorrengatiko prestazioa

-an argitaratutakoa: 2015/11/23

Ezintasun iraunkorreko mailak

Ohiko Lanbiderako Ezintasun Iraunkor Partziala:

%33tik gorako muga errendimenduan.

Ohiko Lanbiderako Ezintasun Iraunkor Osoa:

Langilea bere "ohiko lanbiderako" gaitasunik gabe uzten du, baina beste lanbide desberdin batean aritu daiteke.

Ezintasun Iraunkor osoa edozein lanerako:

Langilea edozein lanbide edo ogibiderako gaitasunik gabe uzten du.

Baliaezintasun Handia.

Ezintasun iraunkor osoa duen langileak beste pertsona baten laguntza behar duenean bizitzaren oinarrizko jardueretarako

Hurrengo taulan zehazten dira ezintasun iraunkorreko maila desberdinak.

Ezintasun iraunkorra

LI eta GPk eragindako gaitasuna kentzen ez duten lesioak

Prestazio hau oroharreko prezioan emandako kalte-ordaina batean datza. Gizarte Segurantzak aipatutako kalteordaina onartuko die lesioak, mutilazioak eta deformazioak pairatzen dituzten langileei, lan istripuek edo gaixotasun profesionalek eraginda, ezintasun iraunkorra eragin ez badute ere, langilearen osotasun fisikoa murriztu badute, baldin eta agertzen badira hurrengo baremoan ondorio horretarako ezarrita.


Prestazio ekonomikoen kopurua

Kalte-ordaina baremoaren arabera.

Apirilaren 18ko TAS/1040/05 Aginduan bildutako zenbatekoak.

Prestazioa eraginkor egiten da dagokion ebazpenetik aurrera.

I.P. Partziala.

Oroharreko prezioan emandako kalte-ordain batean datza, oinarri arautzailearen 24 hilerokoarekin bat egiten duela. Hura aldi baterako ezintasuna kalkulatzeko erabili zen.

Efektu ekonomikoak. Prestazioa eraginkor egiten da dagokion ebazpenetik aurrera.

Prestazio honengatik zergak ordaindu behar dira, Pertsona fisikoen errenta gaineko zerga (PFEZ) araupetzen duten arauetan ezarritako baldintzei jarraiki, eta, hala dagokionean, zergaren konturako atxikipen sistemaren mende dago.

Bateragarritasunak. Prestazioa edozein lan jardueraren garapenarekin bateragarria da, bai besteren konturakoa eta bai norberaren konturakoa, eta baita garatzen ari den lanaren mantenuarekin ere.

Ezintasun iraunkor partziala duten langileek euren lanpostura itzultzeko eskubidea izango dute. Lanera berriz itzultzeko baldintzak ezintasun mailaren eta ondorengo sendatze prozesuaren araberakoak izango dira.

I.P. Osoa.

Oinarri arautzailearen %55eko biziarteko pentsio batean datza.

%20 igoko da 55 urtetik gorakoentzat, ohikoa ez den beste jarduera batean lana aurkitzeko zailtasunak egongo direla uste denean.

Prestazio ekonomiko honengatik zergak ordaindu behar dira Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) araupetzen duten arauetan ezarritako baldintzetan , ezintasun iraunkor total kualifikatuaren pentsioak izan ezik (%75). Azken horiek zergak ordaintzeaz salbuetsita daude.

Prestazioaren efektu ekonomikoak kalifikazioaren unean zehazten dira, hau da, ebazpenaren datan. Hala ere, aldi baterako ezintasunaren subsidioa iraungi zen datara atzera eraman ahal izango dira, ezintasun iraunkorreko pentsioaren zenbatekoa jasotzen ari zen subsidioa baino gehiago bada, eta ez da atzeraeraginik egongo, inolaz ere, langilea kalifikazio berandutze egoeran baldin bazegoen.

%20ko igoeraren efektu ekonomikoak ezintasun iraunkor total kualifikatuaren kasuetan, eskaera datatik sortzen da, gehienez 3 hilabete atzera eramateko aukerarekin, baldin eta aipatutako igoera jasotzeko eskubidea izateko nahitaezko baldintzak ematen badira.

Bateragarritasunak.

Pentsioarena lanarekin:

Edozein lanarekin bateragarria da, besteren konturakoa zein norberaren konturakoa, enpresa berberean edo beste desbedin batean.

Bateragiarra da enpresa berberean lanpostu berberean jardutearekin. 

%20ko igoerarena lanarekin eta beste prestazioekin:

%20ko igoera jasotzea ze da bateragarria: Lanak besteren kontura zein norberaren kontura garatzearekin.

I.P. Erabatekoa.

Oinarri ararutzailearen %100eko biziarteko pentsio batean datza

Prestazioaren efektu ekonomikoak kalifikazioaren unean zehazten dira, hau da, ebazpenaren datan. Hala ere, aldi baterako ezintasun subsidioa iraungi zen datara atzera eraman ahal izango dira (alta proposamen txostenarekin), ezintasun iraunkorreko pentsioaren zenbatekao jasotzen ari zen subsidioarena baino handiagoa denean, eta ez da atzeraeraginik egongo, inolaz ere, langilea kalifikazio berandutze egoeran aurkitzen bazen.

Bateragarritasunak. Pentsioak ez du oztopatuko ezinduaren egoerarekin bateragarriak diren eta, errebisio ondorioetarako, lanerako gaitasuna aldatzen ez duten jarduerak garatzea, irabazi-asmodunak izan ala ez izan.

Baliaezintasun Handia.

Oinarri arautzailearen %100eko biziarteko pentsio batean datza, osagarri baten igoerarekin.

Prestazioaren efektu ekonomikoak kalifikazioaren unean zehazten dira, hau da, ebazpenaren datan. Hala ere, aldi baterako ezintasun subsidioa iraungi zen datara atzera eraman ahal izango dira (alta proposamen txostenarekin), ezintasun iraunkorreko pentsioaren zenbatekao jasotzen ari zen subsidioarena baino handiagoa denean, eta ez da atzeraeraginik egongo, inolaz ere, langilea kalifikazio berandutze egoeran aurkitzen bazen.

Ezintasun iraunkor absolutuaren eta baliaezintasun handiko pentsioengatik ez da zergarik ordaindu behar, Pertsona fisikoen errenta gaineko zerga (PFEZ) araupetzen duten arauetan ezarritako baldintzei jarraiki.