Jarduera eten egiteagatiko prestazioa

-an argitaratutakoa: 2015/10/01

Euren jarduera ekonomikoa edo profesionala, aldi baterako edo behin betiko, eten egin duten langile autonommoak babesteko sistema zehatza araupetzen du.

Zein egoera babesten du prestazio honek?

Langile autonomoen, nekazarien edo itsasoko langileen jarduera, nahi izan gabe, eten egitea, honako baldintzak betetzen badituzte:

  • Jarduera eten egiteagatiko kontingentzia estalita edukitzea jarduera eten egitearen datan.
  • Gutxienez aurreko 12 hilabeteak kotizatuta edukitzea kontingentzia honengatik.
  • Jarduera guztiz eten egitea.
  • Erretirorako adin legala bete ez izana.
  • Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa egunean eramatea.
  • Enplegu Zerbitzu Publikoan alta emanda egon.

Zeintzuk dira Jarduera Eten egiteko arrazoi legalak?

  • Ekonomikoak, teknikoak, produktiboak edo antolaketakoak:
    • Urte osoan diru-sarreren %10etik gorako galerak.
    • Gutxienez, aurreko ekitaldiko diru-sarreren %30ekin bat egiten duten zorrak kobratzeko exekuzio judizialak edo administratiboak.
    • Jarduerarekin jarraitzea oztopatzen duen lehiaketako deklarazio judiziala.
  • Ezinbesteko kausa.
  • Administrazio lizentzia galtzea.
  • Genero indarkeria.
  • Dibortzioa edo banatzeko akordioa, negozioan laguntza familiarra dagoen kasuetan.
  • Mendeko autonomoentzat, hauek dira arrazoiak:
    • Kontratua amaitzea.
    • Bezeroak arau-hauste larria egitea.
    • Bezeroak modu justifikatuan edo justifikatu gabe kontratua desegitea.
    • Bezeroaren heriotza, ezintasun edo erretiroarengatik.

Zertarako ematen dit eskubide?

  • Azken 12 kotizazioen batesbesteko %70eko hileko prestazio bat jasotzeko.
  • Gizarte Segurantzaren kotizazioa jasotzeko, Kontingentzia Arruntarengatik.
  • Lan prestakuntza eta orientazioa jasotzeko.

Gure simulagailuan zure kuotak eta prestazioak kalkulatu ahal izango dituzu kotizatutako hilabeteen, adinaren eta egoera familiarraren arabera.


Zenbat denboraz kobratuko dut prestazioa?

Kotizatutako denboraren eta adinaren araberakoa da, gutxienez prestazioko 2 hilabete eta gehienez, 12.

Informazio hau zabaltzeko, kontsultatu dezakezu prestazio honetarako gure webgunea. Paroparaautonomos.com