Osasuna familia inguruan

-an argitaratutakoa: 2015/12/14

Indarreko legeak esleitutako eskuduntzez gain, hainbat zerbitzu eta prestazio garatzen ditugu langileei eta familiei laneko istripuek edo gaixotasun profesionalek eragin ditzaketen ondorioak gainditzen laguntzeko.

Hauek dira eragindako familiek euren bizi kalitatea mantentzen jarraitu ahal izateko eskaintzen ditugun zerbitzu nagusiak:

  • Eragindako langileak lanera berriz itzultzeko programa
  • Langilearen familiei zuzenduriko laguntza psikologikoa
  • Prestazio bereziak

Berriz lanera itzultzeko programa

Gure gizarte langileen taldeak garatuta, horri esker, kolaboratu gaitezke enpresa elkarkideen langileak eta autonomoak lanean berriz itzultzeko prozesuan, lan istripu bat eduki edo gaixotasun profesional bat pairatu ondoren, euren jarduera garatzea galarazten dien ezintasun maila batekin geratu direlako eta/edo euren lana galdu dutelako sendatze prozesuan eta gizarte baztertze arriskuan aurkitzen dira.

Programak zera eskaintzen du:

  • Lan orientazioaren inguruko aholkularitza
  • Informazioa eta aholkularitza lan eskaintzak izangaiaren profilaren arabera bilatzeko
  • Prestakuntza ikastaroak eskuragarri jartzeko gizarte laguntzen informazioa, balorazioa eta izapideak
  • Banakako "prestakuntza ibilbideak" osatzea, erakunde espezializatuekin lankidetzan
  • Laguntza psikologikoa

Horrez gain, enpresa elkarkideei aholkularitza eskaintzen zaie, lanpostuaren egokitzapenaren eta minusbaliatuak kontratatzeari buruzko esparru legala betetzearekin edo aukerako neurriak hartzearekin lotutako alderdien inguru.

Familiei zuzenduriko laguntza psikologikoa

Gizarte langileek hautatutako profesionalek eskainitako laguntza psikologikoa ere kudeatzen dute. Haren helburu nagusia langile bat hiltzeak edo istripu larri bat izateak familiengan eragin ditzakeen ondorioak arintzea da. 


Prestazio bereziak

Prestazio Berezien Batzorde bat dugu, lan istripu edo gaixotasun profesional batek eragindako familien laguntza eskaerak artatzeko. Kasu bakoitza banaka aztertu ondoren, premia bakoitzari hobeto egokitzen zaizkion konponbideak eskaintzen ditu.

Batzorde honek kudeatutako laguntzek hauek bezalako alderdiak hartzen dituzte barne:

  • Etxebizitza edo ibilgailua egokitzea
  • Material berezia erostea (ortoprotesikoa eta laguntza teknikoak)
  • Aldi baterako arreta berezia (etxekoa edo ospitaleko zaintza)
  • Laguntza ekonomiko zehatzak heriotza, ezintasun iraunkorra edo aldi baterako ezintasunak iraun duen bitartean diru-sarrera eskasak izanez gero
  • Ikasketa beka hildako edo ezintasun egoerako langileen seme-alabentzat
  • Espezializatutako arreta psikologikoa
  • Zaintzailearen edo laguntzailearen gastuak
  • Ehorzketa gastuak

Prestazio Berezien Batzordeak eskaintzen dituen gizarte laguntzak ordaintzen dira ekitaldi bakoitzerako esleitutako Mutua Universal-eko Gizarte Laguntzaren Funtsaren pentzura.


Legeak onartutako subsdioen kudeaketa

Gaur egungo legeriak mutualitateei esleitzen die izaera sozialeko hurrengo subsidioen kudeaketa:

  • Haurdunaldian izandako arriskuarengatiko subsidioa
  • Edoskitzean izandako arriskuarengatiko subsidioa
  • Minbizia edo beste gaixotasun larria duten adingabeak zaintzeagatiko subsidioa