Online Klinika

-an argitaratutakoa: 2015/11/09

Online Klinika gure zentro guztietan ezarri dugun telemedikuntza sistema bat da. Haren helburua da medikuntza espezializatua eta ospitaleko medikuntza gure elkarkide guztien eskura jartzea, gaixoaren kokapen geografikoa edozein izanda ere.

Diagnostikoa arintzen du eta itxaron denborak murrizten ditu. Horrek gaixoaren eta familiaren bizi kalitatea hobetzen du, eta baita gure antolaketa eraginkorrago bilakatu ere.

Online Klinika, etorkizuneko laguntza eredua

Online Klinka telemedikuntzako sistema aurreratua da. Hari esker, gure osasun profesional guztiek laguntza medikoa eskaini dezaekete, aldi berean zein modu geroratuan, gure 112 laguntza zentroak eta gure ospitale kontroleko 2 sailak elkarrekin konektatuta daudelako, zuntz optikoko sare esklusiboaren eta propioaren bidez, segurtasun maila handienak bermatuz, datu medikoak igortzeari dagokionez.

  • Gaixoak denbora errealean, modu fidagarrian eta erabateko zehaztasunez, arreta mediko pertsonalizatua jasoko du, euskarri medikoa urrutitik ematen duten espezialista egokienen eskutik.
  • Edozein osasun profesionalari, bere kokapena edozein izanda ere, edozein patologia, diagnostiko edo tratamendu kontsultatzeko eta laguntza eta aholkularitza jasotzeko aukera ematen dio.
  • Gaixo bakoitzeko historia kliniko elektronikoarekin txertatuta dago, eta bertan erradiologia digitalak eta diagnostiko probak ere barneratzen dira. Horri esker, informazioa modu azkarrean, arinean eta errazean kontsultatu daiteke.
  • Ezagupen medikoko online muina da, gure laguntza profesionalek behar bezalako prestakuntza eta aholkularitza jaso ahal izateko.
  • Kontzeptu esklusibo berri honek lurralde ekitatea eta laguntza kalitate handia bermatzen ditu, atzerapenik gabe, ezta itxaron zerrendak ere.

Bisita denbora errealean eta urrutirako diagnostikoa

Online Klinikak gure zerbitzurako orientazioa, gertutasuna, bikaintasuna eta berrikuntza sendotzen ditu, eta osoko osasun plan bat aplikatzeko aukera ematen digu, beti ere konfiantzazko medikuak zuzenduta, baina espezialista baten etengabeko laguntzarekin. Honela zera bermatzen dugu:

  • Kontrastatutako diagnostikoa, espezialisten eta lehen laguntzako medikoaren arteko iritziak elkar trukatzeari bide emanez.
  • Berehala; espezialita hoberenak eskuragari denbora errealean, modu errazean eta azkarrean geografiako edozein unetan.
  • Laguntza kalitate handiena, lekuz mugitu gabe, gure gaixoen bizitza pertsonala eta famliarra uztartzearen alde eginez.