"

Sentsibilizazio jarduerak

-an argitaratutakoa: 2016/01/13

Sentsibilizazio jardueren helburua lan jarraibide seguruak ezartzea da, langileen jarduera eta kontzientziazioa hobetzeko, lantokian zein joan-etorrietan. Erabilitako metodologiek jarduerak gertakari erakargarri, sustagarri eta pedagogiko bilakatzen dituzte. Langileek jarduera horietan aktiboki parte hartzen dute eta horrek konpromisoa eta arriskuen aurka hartutako jarrerak hobetzen ditu.

-an argitaratutakoa: 2016/01/14

Jarraibide onak sortzeko programak

Jarraibide onak

Programa honen helburua zeregin zehatz bat egiteko era berezko moduan eta naturaltasunez aldatzea da (inposiziorik eta zigorpenik gabe), langileek zeregin hori modu seguruan burutu dezan.

Hura zuzentzen zaio, langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko beharrezko esfortzu teknikoak, ekonomikoak eta antolamendukoak burutu arren, oraindik ere bere sergurtasun emaitzak hobetu ditzakeela usten duen enpresa orori, langileen prebentzio kulturan jardunez. Helburua da istripuak eragiten dituen segurua ez den jarduera bat burutzen ari den langile talde nabarmen batean eragitea (edo nahiz eta ez sortu, kaltea sortzeko aukera handia da). 

Lan talde bat eratzen da enpresaren langileekin eta horrek hainbat bilera antolatuko du, helburu honekin:

  • Segurua ez den ekintzan jarduteko premia eta aukera dagoela baieztatzea.
  • Lortu nahi denari dagokion goiburu bat identifikatzea.
  • Langileei ezagutzera emateko, goiburuaren euskarri izango den tresna, hura kokatuko den lekuak eta goiburu hori erakusgai egongo den denbora definitzea.
  • Programaren eraginkortasuna egiaztatzea.