Ergonomia laborategia

-an argitaratutakoa: 2015/12/15

Ergonomiak gizakiaren gaitasunak aztertzen ditu, ezagutzak eta teknologiak aplikatuta, inguruak eta zereginak pertsonei egokitzeko helburuarekin, euren ongizate fisikoaren, mentalaren eta sozialaren alde eginez.

Mutua Universal-eko zentroan kokatuta, Arazuri-Orkoien industrialdean (Nafarroa), erreferentziazko zerbitzu desberdina eskaintzen du, Espainian, lesioen eta behin eta berriro errepikatzen diren epe luzeko bajen prebentzioaren esparruan buruzagi gisa, lan ingurua kaltetzen duten jatorri ergonomikoko arazoei (muskulu eta eskeletoarenak) konponbideak bilatuz.

Espezializazioa

Diziplina anitzeko taldea

Ingeniarien, fisioterapeuten eta lan osasuneko beste espezialisten arteko kolaborazioa.

Hedapena

Analisia, lanpostuak hobetzeko eta enpresa erkidego osoan hedatzeko aukeren eta konponketan bilaketa.

Ikerketa unitatea

Lanpostuak diseinatzea eta aldatzea arriskuak kentzeko eta produktibitatea hobetzeko.

Prestakuntza

Prestakuntza programak, prebentzio kanpainak eta argitalpen zehatzak osatzea.


Lan ildoak

Ergonomia laborategia

Ekipamendu eta teknologia aitzindariak

Nafarroan kokatuta, simulazioen tailerra eta entsegu eta instrumentazio laborategia dauka, teknika eta baliabide aurreratuenekin.

Ikerketa aplikatua

  • Praktika onak burutzea, muskulu eta eskeletoaren arazoak murrizteko eta prebenitzeko eta lantokien baldintzak hobetzeko.
  • Ergonomiarekin lotutako prebentzio ezagutza eta kultura hedatzea.

Azterketa ergonomikoak

  • Garatutako esfortzuak eta hartutako jarrerak eta mugimenduak objektibizatzeko analisi biomekanikoa.
  • Erremintak, lanabesak edo prozesuak konparatzeko azterketak.
  • Hobekuntza aukerak bilatzeko azterketak, teknikoak zein antolakuntzakoak.

Onurak

  • Lan baldintzen hobekuntza.
  • Lesioak eragindako iraupen luzeko bajen murrizpena.
  • Absentismoaren murrizpena.
  • Langileen konpromiso handiagoa, lan baldintzetan, teknika aurreratuei esker, hobekuntzak atzeman ondoren.
  • Enpresaren produkzioak gora egitea.