Kontratisten erregistroa

-an argitaratutakoa: 2016/02/08

Alderdi honi esker, Mutua Universal-eko enpresa kontratistek kontratuak elektronikoki sinatu ahal izango dituzte, bi alderdien eskutik, hau da, kontratistaren eskutik eta Mutua Universal-eko ordezkarien eskutik.

Plyca-Portal erremintarekin eta harekin elkartutako Plyca-Empresas Mutua Universal moduluarekin, bien arteko komunikaziorako lotura bat jarri du kontratisten eskura. Haren bidez, kontratuak modu elektronikoki sinatu ahal izango dira, bi alderdien eskutik, hau da, kontratistaren eskutik eta Mutua Universal-eko ordezkarien eskutik, eta era horretan, kontratuak gauzatzeko przoesua arinduko eta dokumentuen benekotasuna bermatuko da, egiaztatze segururako kode bat barne hartzen duelako.

Horretarako, nahitaezko baldintza da kontratisten ordezkariak Plyca-Portal atarian alta emanda egotea. Prozesu hori modu arinean egin daiteke esteka honetan eskuragarri dagoen dagokion izapidea betez gero. Kontratisten erregistroa - Plyca Portal, eta fitxa bat betetzean datza, kontratua sinatuko duten enpresaren eta ordezkari legalaren/lgalen datuekin.

Alta eman ondoren, onartutako Agintari Ziurtagiri emaile baten ziurtagiri digital baten bidez identifikatu beharko dira.

Sistema honek "Laguntza" bat hartzen du barne. Hura erabilgarri izango da astegunetan, 08:00etatik 17:00etara, erreminta hau erabiltzerakoan sortu daitekeen edozein zalantza artatzeko helburuarekin.