Zarataren eraginpean

Argitaratua:  2015/12/14

Entzumenezko aparatuan eragindako lesioak zarataren intentsitatearen eta maiztasunaren araberakoak izango dira, baita eraginpean izandako denboraren araberakoak ere. Kontuan izan behar da zarata altuek belarrian lesio gehiago eragiten dituztela.

Zaratak, baita maila txikietan ere (disconfort), estresa eragin dezake, eta horrek osasunean arazoak sor ditzake. Horrez gain, lanean arreta eta kontzentrazio gaitasuna murriztu dezake, istripu bat eragiteko aukera izanik.