Informazio plataformak
Laguntza kalitatea hobetzearekin eta Osoko Osasun eredu bat garatzearekin batera, informazio teknologiak aplikatzeari esker, enpresa elkarkideekin komunikazio bide berriak ere eskaini dizakegu, bai izapideak pertsonalki izapidetzeko eta bai etengabe eguneratuta dauden ezagutza plataformen bidez.
www.paroparautonomos.com
Autonomoentzako Langabeziagatiko Prestazioa araupetzen duen araudia barne hartzen du, eta baita ere hura nola izapidetzeko jarraibideak eta kotizazioen eta prestazioen simulagailu bat.

bonusprevencion.com
Lan ezbeharren tasa murrizteagatik eta prebenitzeagatik eskuratutako pizgarrien sistemaren inguruko informazioa formulario interaktiboekin eta laguntzarekin, zalantzaren bat izanez gero.

mutuasaccidentestrabajo.com
Web hau sortu da Lan Istripuen Mutualitate baten inguru duzun edozein zalantza azkar eta erraz ebatzi ahal izateko, zure enpresari dagokionez. Bertan zure egunerokotasunean behar duzun informazio osoa aurkituko duzu.
- Etengabe eguneratzen diren oinarrizko legezko kontzeptuak
- Gizarte Segurantza, Mutualitateak eta Enpresaren arteko harreman esparruaren deskripzio soila eta intuitiboa
- Red, Delt@ eta CoNta sistemak erabiltzeko informazio praktikoa.
Web gunean erregistratu besterik ez duzu egin behar informazio osoa eskuratzeko.
