Osasun mentalaren garrantzia lan ezintasunetan

-an argitaratutakoa: 2015/12/22

Buruko arazoak dira laneko aldi baterako eta baja iraunkorreko bigarren kausa, gaixotasun osteomuskularren ondoren. Lan egiteko adinean dauden helduengan, osasun mentaleko arazoek eragiten dituzte gainontzeko gaixotasun fisiko guztiek batera eragiten dituzten baja eta gastu sozial berberak.

  • Mutua Universal-ek psikologo eta psikiatren talde propioa du. Horrek, Telemedikuntza Sistema propio baten bidez, Online Klinika, alegia, langilea bisitatzeko aukera ematen digu gure edozein Laguntza Zentrotan.
  • Psikologoak 1.200 bisita baino gehiago egiten ditu urtean Online Klinikaren bidez.
  • Laguntza sare zabala dugu psikiatria eta psikologia kanpo profesional eta zentroekin.
Psikologoen taldea

Gure jarduera lan istripua izanez gero

  • Istripua izan ondoren, lehenengo unetik esku hartzen dugu estres eta antsietate arazoak ahalik eta gutxien garatzeko.
  • Tratamendu psikologiko eraginkorrenak aplikatzen ditugu estres arazoak tratatzeko, egongo balira.
  • Arazoak garatzeko arriskua dagoen egoeretako protokolo zehatzak ezartzen ditugu

Gure jokaera kontingentzia arruntean

Bajen %90 arazo arinei edo iragankorrei dagozkie (antsietate arazoak, depresioa, eta ezinbesteko inguruabar desberdinetara egokitzeko prozesuak). Faktoreen presentzia ez sanitarioak (senideak, ekonomikoak, sozialak…), aldi baterako ezintasunean, sarritan eragina dutena laneko arazoak eragiten dituzte.

Gure xedea:

  • Ahalik eta lasterren diagnostiko zehatza, lan gaitasunaren eta alta aurreikuspen bat osatzen dugu.
  • Balorazioaren barruan, gaixoari aholkuak ematen dizkiogu, ezagutza igortzen diogu sendatzeko bere baliabideak mobilizatzeko. “Empowerment”.
  • Osasunerako lan egitea: Buru nahastea sufritzea eta tratamenduan egoteak ez du, kasu gehienetan, lan jarduera bat garatzeko ezgaitzen.
  • Lan jarduerara berriz itzultzea beti sendatzea xede duen tratamenduaren zati bat da.