Autonomoak, erantzun desberdina

-an argitaratutakoa: 2016/01/12

Jakin badakigu zure denbora funtsezkoa dela eta zure jarduera profesionala garatzeko erabili behar duzula. Baja bat kostu ekonomikoa da. Edozein izapidek edo administrazio kudeaketak ez dizu baliorik emango. Horregatik, zuretzat pentsatutako laguntza medikoko eredu bat sortu dugu. Bizkorra, malgua eta zure premietara egokituta.

Gure hizketakide bakarra beti zure ondoan egongo da

Hizketakide bat eskura izango duzu. Hura gure erakundean aurkituko duzun konfiantzazko pertsona izango da. Uneoro zure ondoan egongo da gurekin garatzen duzun eguneroko harremana arintzeko eta sinplifikatzeko, eskaerak eta kontsultak artatuko ditu erantzun azkarrena eta egokia emateko.

Aholkuak eskainiko dizkizu kontratatuta dituzun prestazioen eta jasotzeko eskubidea duzun prestazioen inguru eta jo behar duzun laguntza zentroak zeintzuk diren adieraziko dizu. Beti eskura izango duzu edozein zalantzari edo kontsultari erantzuteko.