Parte hartzen duzu edo, besterik gabe, dokumentuak artxibatzen dituzu?
Parte hartzen duzu edo, besterik gabe, dokumentuak artxibatzen dituzu?
EAEren helburua argia eta zehatza den arren, sarritan alderdien arteko dokumentazio-truke hutsa bihurtzen da, hasieran lortu nahi zen helburuari ekarpen praktiko eta eraginkorrik egin gabe. Ondorioz, lege-betekizunaren aurrean espedientea estaltzeko baino balio ez duen prozesu antzu eta ez-produktiboa da. Hauek dira horretan laguntzen duten kausa ohikoenak:
- EAEko prozedura oso defentsiboak, legea betetzen dela egiaztatzera soilik bideratuak. Horietan hauek dira nagusi:
- Ebidentzia dokumentalak metatzea, aldiberekotasun-egoeran segurtasunarekin eta osasunarekin inolako loturarik ez dutenak barne.
- Jasotako informazioa ez aztertzea, eta, beraz, haren edukitik ez da arrisku-egoerak kontrolatzen laguntzen duen neurri zehatzik ondorioztatzen.
- Ebidentzia dokumentalak metatzea, aldiberekotasun-egoeran segurtasunarekin eta osasunarekin inolako loturarik ez dutenak barne.
- EAEren pertzepzio isolatua, hura eragiten duten lanetatik erabat deskonektatutako eta bereizitako zerbait gisa. Eskuarki, EAE lanak hasi aurretik egin behar den aldizkako kudeaketatzat hartzen da, eta ez lanak egiten diren bitartean egiten den etengabeko eta aldi bereko prozesu gisa. Horrek, kasu gehienetan, honako ondorio hauek ditu:
- Ez dago koordinazio-bitartekorik, edo, horrelakorik baldin badago, ez dira lanen izaera eta egoetarako egokiak.
- Ez da lanen garapenaren jarraipenik edo kontrolik egiten, eta hori ez dator bat dokumentazioa biltzean aplikatutako ahaleginarekin.