"

Konpromiso Publikoak.

-an argitaratutakoa: 2016/06/22
-an argitaratutakoa: 2016/06/22

Universal Mutua 2015ean sarera “batu zenGenero Indarkeriarik Gabeko Gizarte baten aldeko enpresak” Osasun, Gizarte-zerbitzu Eta Berdintasun Ministerioa garatzen duena. Gaur egun 129 entitate publiko gara eta pribatuak las ekimen honetara gehituta gaude.

Logotipoa

Gure erakundea jabetzen da zer arazo sozial dauden gaur egun, eta beharrezkoa dela gizarte eragile guztiek parte hartzea genero indarkeria saihesten. Horregatik, laguntza osoa eskaintzen diogu Ministerioari eta dauzkagun baliabideak eskaintzen dizkiogu gizartea genero indarkeriarekiko sentsibilizatzeko.

Mutua Universalen ustez, pertsonen osasuna da garrantzitsuena; pertsonen osasuna ongizate fisiko eta sozial gisa ulertua. Jabetzen garenez genero indarkeriak pertsonaren bizitza sozialaren maila guztietan duela eragina (baita lan eremuan ere), sentsibilizazio ekintzak sustatzen ditugu, gizarte osasungarriagoa lortzeko asmoz, hau da, genero indarkeriarik gabeko gizartea.


Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren arabera, genero indarkeria da gizonen alde eginez emakumeak diskriminatzea eta desberdin tratatzea, eta emakumeei boterea kentzea; eta emakumeen bikotekide direnek edo izan direnek edo, elkarrekin bizi ez arren, antzeko afektibotasun harremanen bidez haiekin zerikusia dutenek edo izan dutenek eragiten dute. Indarkeria fisiko eta psikologikoko ekintza oro hartzen ditu barnean, baita sexu askatasunari egindako erasoak, mehatxuak, gogorkeriak edo askatasun gabetzea ere.


Genero indarkeriak ez du zertan izan eraso fisikoa; zenbait portaera, jarrera edo kontrol adierazpenek ere agerian uzten dute indarkeria psikologikoa, bai gizonek bai emakumeek eragindakoa. Hona hemen seinale horietako batzuk: (Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren webgunean dago eskuragarri informazio hau)

  • Maiz, bazter utzi edo mespretxatu egiten ditu zure sentimenduak.
  • Barregarri utzi, iraindu edo mespretxatu egiten ditu emakumeak oro har.
  • Makurrarazi, oihu egin edo iraindu egiten zaitu, etxean edo kalean.
  • Mehatxu egiten zaitu, zuri edo zure familiari min emango dizuela esanez.
  • Inoiz fisikoki erasotu zaitu.
  • Senide edo/eta lagunengandik isolatzen zaitu.
  • Zure gogoz kontra sexu harremanak izatera behartu zaitu.
  • Dirua kontrolatzen dizu eta zure ordez hartzen ditu erabakiak.
  • Ez dizu uzten lan egiten.
  • Mehatxatu egiten zaitu, uzten baduzu seme-alabak kenduko dizkizula esanez.
  • Zure janzkera kontrolatzen du.
  • Ez dituzu askatasunez adierazten iritziak, beldur baitzara nola erreakzionatuko duen.
  • Zure telefono mugikorrean eta sare sozialetan begiratzen du.
  • Hura baino gutxiago zarela sentitzen duzu beti.
  • Maiz egoten da jeloskor.
  • Jada ez zara lagunekin ateratzen, ez dituelako gogoko.

Hasteko, informazioa eta aholkularitza juridikoa doan eskaintzen dituen telefono zenbakiarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, 016. Zerbitzu publiko bat da, eta Gobernuaren Ordezkaritzak jarri du martxan, genero indarkeriako kasuei erantzuteko. Eguneko edozein ordutan dei daiteke. Zerbitzu honek erabiltzaileen datuen konfidentzialtasuna bermatzen du eta 51 hizkuntzatan ematen du arreta.

Halaber, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren webgunean bada genero indarkeriako kasuetan laguntza emateko edo halako kasuak saihesteko baliabideen orria (WRAP). Eremu honetan, herri jakin batetik gertuen dauden baliabide polizial eta judizialak, informaziokoak, arretakoak eta aholkularitzakoak aurki daitezke: http://wrap.seigualdad.gob.es/recursos/search/SearchForm.action

Kanpo mekanismo horiez gain, Mutua Universaleko langileek ere badute prozedura bat laneko jazarpen psikologikoa, sexu jazarpena edo sexuagatiko jazarpena saihesteko edo halako gatazkak konpontzeko, baita jokabide kodea eta osotasun kanala ere.

Gobernuaren Ordezkaritzak genero indarkeriaren inguruan egindako kanpainak

Hartutako konpromisoaren harira, Genero Indarkeriari aurre egiteko Gobernuaren Ordezkaritzak martxan jarritako azken kanpainen berri ematen laguntzen dugu.

 


Teknologia berriek gora egitearen ondorioz, kontrol eta jazarpen bide berriak agertu dira. Sare sozialak erabiltzen dituzten munduko emakume eta nesken % 73 inguruk jasan dute mota bateko edo besteko indarkeria, edo arriskuan egon dira, NBEren Garapen Digitaleko Batzordearen txostenean jasotakoaren arabera. Hala ere, ez dugu ahaztu behar, zenbaitetan, emakumeek gizonak tratatzen dituztela indarkeriaz.  

Badira teknologia berrien bidez egiten den genero indarkeriaren zenbait seinale, besteak beste, telefono mugikorreko deiak eta mezuak kontrolatzea, sare sozialetako profil pertsonalak kontrolatzea edo halakorik izaten ez uztea, txaten bidez jazartzea, etab. Batzuetan, gainera, bikotekideen edo bikotekide ohien argazki iraingarriak jarri izan dira Interneten.

Mutua Universalen, genero indarkeriarik gabeko gizartea lortzeko gure konpromisoaren harira, gizarte problematika honi buruz kontzientzia har dadin nahi dugu. Problematika honek nagusiki belaunaldi berriei eragiten die, etengabe sare sozialetan baitabiltza, eta bikotekideengandik (kontrola) edo ezezagunengandik (jazarpena) genero indarkeria jasateko arriskuan daude. Hori dela eta, kontzientziazio kartelak sortu ditugu, biztanleak gizarte problematika honekin sentsibilizatzeko:

Cartel_sensibilizacion_violencia_de_genero