Kolaboratzaileentzako mutualitatea
Konpromisoa gain hartzen dugu

-an argitaratutakoa: 2016/02/18
Kolaboratzaileentzako mutualitatea
-an argitaratutakoa: 2016/02/18

8.000 aholkulari baino gehiago gurekin fidatzen dira. Zure negozioarekiko konpromisoa gain hartzen dugu, gure erantzuna pertsonalizatzen dugu eta kalitatezko zerbitzua bermatzen dizugu, zure enpresei zein autonomoei.

Badakigu bulego profesionala oso lehiakorra den merkatu batean lehiatzen dela, alegia; bizkor eraldatzen ari den merkatu batean, teknologia berriak, formatu berriak eta beste kolektibo profesionalak iristearen eraginez.

Kalitatezko zerbitzuak, elkarrizketa pertsonalizatua, erantzun bizkorrak eta laguntza eraginkorra dira kolaboratzen garen bulego bakoitzean egin dugun apustua.

Enpresa edo zorroaren autonomo bakoitzean inplikatzen gara, zure aktibo handiena direlako eta aktiboki kolaboratzen gara zure lehiakortasuna hobetzeko, izapideak gutxitzeko eta prozesuak sinplifikatzeko.

Kolaboratzaile gisa nahi bagaituzu

-an argitaratutakoa: 2016/02/18

Bezeroei zuzenduriko laguntza medikoa gehien axola zaizuna da. Eta baita guri ere

Zure bezeroetako baten langile batek istripu bat duenean, gure erakunde osoa martxan jartzen da: gure medikuak harekin batera daude laguntza prozesu osoan zehar, tratamenduak koordinatzen ditugu eraginkorragoak izateko, hitzorduak hitzartzen ditugu espezialista hoberenarekin gure telemedikuntza plataformarekin eta proba medikoak bizkortzen ditugu itxaron zerrendak eta alferrikako lekualdatzeak saihesteko. Eta, jakina, gure gune pribatuaren bidez informazio guztia emango dizugu, uneoro, zer egiten dugun, jakin dezazun.


Zure bezeroak eta zure negozioa gure konpromisoa dira

Bezeroak zuretzako garrantzitsuenak dira, eta horregatik konfiantzazko harreman bat epe luzerako eraikitzea funtsezkoa da. Hizketakide bat egokitzen dizugunean, horretan pentsatzen dugu. Inplikatzen den, zure egunerokotasuna ezagutzen duen, zure erronkak, arazoak, itxaropenak eta helburuak ezagutzen dituen elkarkide bat bezala jardutean. Gure hizketakidea hobetzen, bezeroen premiei erantzuten eta edozein intzidentzia ebazten lagunduko dizun aditua da.


Bezeroei balio gehiago ematen lagunduko dizugu

Zure bezeroak asebetetzea nahi dugu. Eta badakigu nola egin. Bulego batean eskainitako zerbitzua konplexua da, berehala erantzuna eman behar zaien izapide, kontsulta eta eskakizun ugari daude. Erantzuna emateko, online erremintak diseinatu ditugu eta horiei esker izapideak sinplifikatuko eta paper-lanak ezabatuk dira, hau da: zure zorroaren eta bezero bakointzaren osoko ikuspegia, denbora errealean, eskainiko dizute aginte mahaiak. Eta gailu anitz oro: tablet, pc, mac edo smartphone. edozein gailutik Eta zure enpresa bakoitzean eta autonomo bakoitzarengan zer gertatzen ari den jakin dezazun, pertsonalizatu daitezkeen alertak eskuragarri izango dituzu.


Bulegoaren kudeaketa

Gure kudeaketa eredua malgua, proaktiboa da eta zure zein bezeroen premiei erantzuten die, edozein motatakoak izanda ere. Bereziki, zure zorroan oso garrantzitsuak direlako, pertsonalizatutako arreta behar dutenean.

Lan aholkulariengan eta ETE eta autonomoentzat duten garrantzian sinesten dugu, gure gizartearen eragile ekonomikoak dira. Horregatik, zure egunerokotasunean inplikatzen gara eta kasu, enpresa eta autonomo bakoitzeko jarraipen pertsonalizatua eskaintzen dizugu, kalitate handiko erremintekin eta zerbitzuekin eta, halaber, baja prozesuaren kudeaketa ere sinplifikatuko dizuten prestazioekin. 

Prozesuak arintzen ditugu eta une oro informazioa eskaintzen dizugu, zure bezeroekin garatzen duzun harremana modu errazean eta arinean kudeatu ahal izateko.

-an argitaratutakoa: 2016/02/18

Ezagutu abantaila guztiak Universal Mutua eskaintzen dizula: