Línea Universal

-an argitaratutakoa: 2015/12/18

Arreta medikoa eskainiko dizugu lehenengo unetik.

Línea Universal-eko mediko batek istripua izandakoari arreta egokiena emango dio lehenengo unetik. Horrez gain, bere ebakuazioa antolatuko du lesioaren izaeraren arabera, eta aholku medikoak emango dizkio, lekuz aldatzen ari den bitartean egin beharrekoari buruz.

Eta joan beharreko arreta zentroaren berri emango dizugu.

Istripuaren gertutasunaren eta larritasunaren arabera, joan beharreko osasun etxeak jakinaraziko dizkiogu, eta laguntza baliabideak eta lekuz aldatzeko baliabide egokiak eskuaragarri jarriko ditugu gaixoak eta enpresak erantzun azkarra eta arina jaso dezaten.

Mundu mailako estaldura, egunean 24 orduz, urtean 365 egunetan.

Zure enpresaren langile bakoitzak bere Txartela pertsonalizatua edukiko du doako telefonoekin, dei nazionaletarako eta nazioartekoetarako. Eta berehalako laguntza eskainiko zaio istripua izanez gero, edo informazio orokorra Mutua Universal-ek eskaintzen dituen estalduren inguru.

Zerbitzu ezin hobea arrisku kolektiboetarako

Linea Universal oso egokia da gauez lan egiten duten langileentzat, lantokitik atera behar direnentzat, merkatari edo mantendu taldeetarako edo atzerrira bidaiatu behar diren langileentzat.

Línea Universal

Onurak

  • Segurtasuna: laguntza eta kontsulta zerbitzu iraunkorra, munduko edozein aldetan.
  • Doako deia. Garrantzitsua deiak egin behar izanez gero lantokitik kanpo, beste enpresetatik, lokal publikoetatik edo etxe partikularretatik
  • Mutua Universal-eko euskarri iraunkorra edozein egoeratan.
  • Harremanetan jartzeko erraztasuna, munduko edozein aldetan.
  • Mediku espezializatu bat beti harremanetan egongo da, konponbiderik hoberena eskaintzeko.
  • Mundu mailako estaldura, urteko 365 egunez, eguneko 24 orduz.
  • Línea Universal txartela, Línea Universal-eko zerbitzua txartelen euskarrian eskaintzen da, eta horiek langileei banatzen zaizkie. Universal txartelak zerbitzua identifikatzen du eta langileari jakinarazten dio zer egin behar duen istripua izanez gero
  • Langile bakoitzak Universal txartel bat du. Hura pertsonalizatuta dago enpresaren izenarekin eta identifikazio pertsonaleko zenbaki batekin.
  • Enpresak informazio kartel bat jasoko du iragarki-tauletan ipintzeko eta baita itsasgarriak ere telefonoetan eta botikinetan itsasteko.