Hizketakide bakarra

-an argitaratutakoa: 2015/12/23

Mutua Universal-en Hizketakide Bakarraren figura eskaintzen dugu, alegia: gurekin egunero garatzen duzun harremanean, uneoro, zurekin izango den erreferentziazko pertsona bat, zure eskaerak eta kontsultak artatzeko, ahalik eta lasterren erantzuteko eta egoera bakoitzean erantzunik egokiena eskaintzeko.

Zure erreferentea izango da Mutua Universal-eko harreman orokorra kudeatzeko eta eskainitako zerbitzuak koordinatzeko, eta baita ere enpresaren berezko ezaugarrietara egokitutako proiektua ezartzeko arduraduna izango da.

Kudeatzaile bakarra

Figura hau bereziki oso erabilgarria eta interesgarria da, bere ezaugarriak, konplexutasuna eta garrantzia direla eta, arreta berezia eta pertsonalizatua behar duten enpresentzat, eskainitako zerbitzuak gehiago koordinatzeko eta prozesuak eta zerbitzuak optimizatzeko. Hizketakide Bakarra eskainitako zerbitzuak koordinatzeaz eta enpresa bakoitzaren berezko ezaugarrietara egokitutako proiektuak ezartzeaz arduratuko da.


Lan istripua kudeatzeko eredua

  • Lan istripua Kudeatzeko Plana Enpresaren Zuzendaritzarekin adostuta.
  • Enpresaren eta Mutua Universal-aren artean baterako Jarduera plan bat osatzea, bietarako helburuak ezarriz eta enpresaren berezko ezaugarriak kontuan hartuz.
  • Jarraipen eta koordinazio bilerak enpresaren Giza Baliabideen Sailarekin / Zerbitzu medikoarekin / Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzuarekin.
  • Zure kontsultei eta eskaerei erantzuna berehala ematea. 
  • Intzidentziak arin eta eraginkortasunez ebaztea, jarduerak gainerako esparru funtzionalekin koordinatuz.
  • Aholkularitza teknikoa mutualitateek kudeatutako prestazio desberdinei dagokienez, eta baita aipatutako prestazioei eragiten dieten arau legalak ere.